2011ko finaleko irudia. Pantaila erraldoiean, Sarriegi txapelduna.

Gipuzkoa Bertsotan, txapelketaren udaberriko ataria

Irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fase honetan 74 bertsolarik hartuko dute parte, eta hilabeteko epean 24 saio eskainiko dira 12 herritan

n. a.

Miércoles, 29 de abril 2015, 17:09

Maiatzaren 9an hasiko den Gipuzkoa Bertsotan 2015ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea izango da. Horrez gain, maiatzean Gipuzkoa bertsotan jarriko duen ekimena ere bada, hilabeteko epean 24 saio egingo baitira 12 herritan, 74 bertsolariren partaidetzaz. Denen aurreneko xedea irailaren 20an hasiko den Bertsolari Txapelketan honezkero sailkatuta dauden 13 bertsolariekin juntatzea da; bigarrena, finala jokatuko duen zortzikoan sartzea; nagusia, berriz, 2011an Donostian Aitor Sarriegi beasaindarrak jantzi zuen txapela lortzea.

Publicidad

Bide luzea dute haatik haraino heltzeko. Lehenik eta behin, 2015eko Txapelketarako izena eman duten bertsolarietatik 74k udazkeneko errondarako tokia bina saiotan kantatuta irabazi beharko dute. Gainerako 13ak, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bidali duen oharraren arabera, "orain dela lau urte lortu zuten 2015eko Txapelketarako sailkatzea, orduko txapelketan, gutxienez finalaurrekoetara ailegatuta". Izenak aurrerago esango dituzte, baina horien artean egongo dira orain lau urte finalera heldu ziren hainbat, denak ez badira; honako hauek, alegia: Beñat Gaztelumendi, Jesus Mari Irazu, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martin.

Bi itzulitan

Bi itzulitako txapelketa da Gipuzkoa Bertsotan. Lehenengo itzulia Astigarragan hasiko da maiatzaren 9an, eta saioak Oiartzunen (10ean), Idiazabalen (10an), Antzuolan (16an) eta Zalbidian (16an) egin ondoren Hernanin amaituko da maiatzaren 17an. Bigarren itzulia maiatzaren 17an bertan hasiko da Bergaran eta, hauteskundeen asteburua libre uzteak eragiten duen etenaldi luze samarraren ondotik, segida izango du Oñatin (30ean), Zumaian (30ean), Usurbilen (31an), Zizurkilen (31an) eta Ataunen (ekainaren 6an). Kasu guzietan bi saio egingo dira, goizez bat 11:30ean eta arratsaldez bestea, 17:30ean. Saio bakoitzean zein bertsolari arituko diren, hemen.

Saioetarako sarrerak egun berean salduko dira aretoan. Leihatila 10:00etan eta 16:00etan zabalduko da. Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek eta 16 urtetik beherakoek prezio berezia izango dute sarreretan. Halaber, eguneko bi saioetako txartelak prezio berezia izango du.

www.bertsozale.eus webguneak sailkapen fasearen informazio osoa eta eguneratua eskainiko du. Horrez gain, www.bertsoa.com atariak Gipuzkoa Bertsotanen gaineko jarraipen berezia egingo du.

Sare sozialetan Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen profilen bitartez segimendua egingo zaio Gipuzkoa Bertsotani: @GBertsozale Twitteren eta Gipuzkoako Bertsotzale Elkartea Gbe Facebooken. Twitteren #GBT15 traola erabiliko dute.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad