'Bertsolaritzaren sekretuak' igandean estreinatuko da Hernanin
Emakume bertsolarien lanak dakartza gogora Korrika Kulturalaren baitan sortu den ikuskizunak
dv
Jueves, 19 de febrero 2015, 12:30
Publicidad
Korrika Kulturala herriz herri zabaltzen ari den kultur eskaintza zabalaren baitan, datorren igandean, otsailak 22, 'Bertsolaritzaren sekretuak' emankizuna estreinatuko da Hernaniko Biteri kultur etxean, 19:00etan.
Bertso-Korrika bezala, Bertsozale Elkartearekin elkarlanean abiaturiko egitarauaren zati da 'Bertsolaritzaren sekretuak', eta historiak mendeetan sekretuan gorde izan dituen emakume bertsolariak dakartza gogora. Emakume haien lana gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, -beraien bertsoak erre, gorde eta isildu baitira-, batzuk errekuperatzea lortu da.
Emakume bertsolarien ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, 'Xenpelar' zenaren iloba. Joxepa Anttoni ez zen aurrena izan, ezta azkena ere. Joxepa Anttonirena bezala, askoren ezagutza galdu da bidean eta isilduriko emakumeen historia ekarri nahi da argitara. Ikuskizunaren bitartez emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi izan dute.
Hernaniko estreinaldiaren ondoren, Iruñean (otsailaren 26an), Mungian (martxoaren 7an), Elizondon (martxoaren 8an), Baionan (martxoaren 12an) eta Eskoriatzan (martxoaren 14an) eskainiko da Bertsolaritzaren sekretuak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión