IRUÑEA

Nafarroako Bertsolari Txapelketa larunbatean hasiko da

PPLL

Miércoles, 4 de febrero 2015, 01:37

Datorren larunbatean abiatuko da Iruñean Nafarroako 42. Bertsolari Txapelketa. Amaiera martxoaren 28an izango du, Elizondon. Bi hilabetean bederatzi saio jokatuko dira. Inoizko parte-hartzaile kopururik handiena izango du, 33 bertsolarik eman baitute izena. Hori dela eta, lehen aldiz txapelketan izena eman dutenen artean kanporaketa bat jokatu zen abenduan Iruñean. Sei bertsolari aritu ziren saio horretan eta hiruk lortu zuten final-laurdenetako txartela. Hortaz, 30 bertsolarirekin abiatuko da final-laurdenetako fasea. Bost final-laurden jokatuko dira otsailaren 7tik 22ra, Iruñea, Irurtzun, Zubiri, Lizarra eta Lakuntzan. Horietan 18 bertsolari sailkatuko dira hiru finalaurrekoetarako. Azkenik, Elizondoko pilotalekuan jokatuko da aurtengo finala. Martxoaren 28an izango da, 17:00etan hasita. Bertan zortzi bertsolarik hartuko dute parte. Bi saiorekin abiatuko da asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren edizio berria. Iruñean hasiko da aurtengo txapelketa, larunbatean. Hain zuzen ere, Katakraken jokatuko da lehen final-laurdena, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, eta ez da sarrerarik izango; aurretik gonbidapena eskuratu beharko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad