Las diez noticias clave de la jornada
Uztailean egindako auzolan saioari jarraipena emango diote. UDALA

Zumaia

Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an

10:00etan jarri dute hitzordua sorosleen etxolaren ondoan. Ez da aurrez izena eman behar

S. U.

zumaia.

Martes, 2 de septiembre 2025, 20:14

Santiago hondartza balio ekologiko handiko eremua da, baina espezie exotiko inbaditzaile ugari daude bertan. Oenotera glazioviana, Onagra, Connyza sp edo Carpobrotus bezalako espezieak modu artifizialean sartutako landareak dira, eta espezie autoktonoek bete beharko luketen lekua hartzen dute. Espezie exotiko inbaditzaileak arazo izugarria eragiten dute mundu osoko biodibertsitatean, eta dunak bereziki sentikorrak dira espezie horiekiko.

Publicidad

Horiek horrela, Santiago hondartzako dunetan espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) deuseztatu eta kontrolatzeko auzolan saioa egingo dute larunbatean (irailak 6). Auzolangileak 10:00etan elkartuko dira sorosleen kabina ondoan, eta 12:00ak arte arituko dira lanean. Uztailean egindako saioari jarraipena emango diote. Hasi aurretik gaiaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta argibide zehatzak emango dituzte landareak identifikatu eta horiek modu seguruan ateratzeko. Aipamen laburren ostean zenbait landare exotiko inbaditzaile erauziko dituzte guztien artean.

Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Arropa erosoarekin joatea gomendatzen da, eta lekuan bertan erauzketarako materiala eskura egongo da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad