Borrar
Olentzerok traktorean egingo du ibilbidea; ondoren, Gomezagorekin elkartuko da Arranplan. SARA UTRERA

Olentzero eta Gomezago bihar eguerdian iritsiko dira Zumaiara

Ibilaldi luzeagoa egingo dute jende pilaketak ekiditeko, eta irauten duen tartean maskara erabiltzea gomendatzen du Udalak

El Diario Vasco

Zumaia.

Osteguna, 23 abendua 2021, 00:04

Comenta

Bihar, abenduaren 24an, eguerdiko 12:00etan abiatuko da Olentzeroren ibilaldia, Beheko plazatik. Traktorean egingo du ibilbidea eta Zumaiako eskoletako kideak, Zutrik taldeko trikititariak eta Inpernupeko joareak izango ditu lagun Zumaiara egingo duen bisitan. Gomezago, Beduola elkarteko lagunen txalupan iritsiko da, eta arranplan elkartuko dira kalejirara.

Aurtengoan, jende pilaketak saihesteko ibilaldia luzeagoa izango da, eta osasun egoera dela-eta, maskara erabiltzea gomendatzen du Zumaiako Udalak. Bestalde, guztien osasuna bermatzeko, ezin izango da Olentzerorekin eta Gomezagorekin batera argazkirik atera.

Postontzia Estalapean

Oraindik Olentzerori idatzi ez dieten haurrek Estalapean jarritako postontzian utzi ahal izango dituzte gutunak.Abenduaren 24ko kalejiraren amaiera izango da gutuna bidaltzeko azken eguna, Olentzerok orduan hartuko baititu gutun guztiak.

Osasun egoera dela-eta, Zumaiako Udalak bertan behera utzi ditu estatikoak diren edota leku itxietan egiten diren gabonetako ohiko jarduera asko. Hala nola, gabonetako haurren parkea edota Beheko plazan egon ohi den jaiotza.

Ipuin kontaketa, gaur

Bestalde, gaur, Haur liburutegian, 'Argi ibili gurekin' ipuin kontaketa eskainiko da Kontukantoi taldearen eskutik, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako saioa izango da. 17:30ean hasiko da (sarrera librea aforoa bete arte).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olentzero eta Gomezago bihar eguerdian iritsiko dira Zumaiara

Olentzero eta Gomezago bihar eguerdian iritsiko dira Zumaiara