Borrar
Irati Osa eta Eva Barrios Galiziako azken txapelketan, K2an. I. O.

Zumaia

«Nire hamargarren munduko txapelketa izango da, baina ilusio handiarekin nago»

Datorren irailean Hungariako Gÿor hirian jokatuko den Munduko txapelketarako txartela lortu du Irati Osak

Eli Aizpuru

Zumaia

Osteguna, 17 uztaila 2025, 20:32

Comenta

Galiziako Pontesampaion izan da asteburuan Irati Osa piraguista zumaiarra eta taldekide Eva Barriosekin batera datorren irailean Hungariako Gÿor hirian jokatuko den Munduko txapelketarako txartela lortu dute.

Lehen urtea da Osak Barriosekin K2a osatu duela eta «oso gustora nago. Sentsasio onak ditugu», esan du zumaiarrak.

Munduko txapelketara begira «ilusio handiarekin» dagoela nabarmendu du piraguista gazteak.

Hamargarren Munduko txapelketa izango da hau Osarentzat, «jubenil mailatik hona hamar bat inguru txapelketetan hartu dut parte baina ilusio handiarekin nago», azaldu du.

Aurrez ere lehiatu izan da Osa Hungariako hiri honetan. «Ezagutzen dut lekua lehenagotik eta zaletasun handia dago. Gogotsu eta konfiantzarekin gaude».

Prestaketa handia du orain aurretik irailera bitartean. « Gogor entrenatu beharko dut baina orain arte egindako lanarekin oso gustora nago eta denboraldi bukaera honi gogoz egingo diot aurre», esan du. Osak nabarmendu du Munduko txapelketan «aurrean egiteko aukera handiak» dituztela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Nire hamargarren munduko txapelketa izango da, baina ilusio handiarekin nago»

«Nire hamargarren munduko txapelketa izango da, baina ilusio handiarekin nago»