Zumaia
Kuadrilla eguna ospatuko da gaur arratsaldean Zumaian19:30etik aurrera Dardara Fest musika jaialdia izango da Amaiako plazan
Kolore biziko kamisetak jantziko dituzte gaur herriko haur eta gazteek Kuadrillen Eguna ospatzeko.
Publicidad
Arratsaldean, Odieta frontoian, 17:00etatik 20:00etara bitartean, haur eta gaztetxoentzako parkea izango da, bi eremutan banatuta. Gainera, merienda osasuntsua hartzeko aukera ere izango dute partehartzaileek. 18:30etik aurrera, berriz,, Oria txarangaren kalejira izango da. Gau partean, 22:30ean hasita, Arima Cool diskofesta egingo da Kofradian.
Dardara Fest Amaiako plazan
Era berean, eta zzken urteotan bezala, Zumaiako Dardara Musika Kolektiboak 'Dardara Fest' rock jaialdia antolatu du. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira Amaiako Plazan eta guztira bost musika talde igoko dira oholtzara gaueko 02:00ak arte : STR, Izan Bai, Bisai, Julen Garcia eta Saguxar.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión