Las diez noticias clave de la jornada

Zumaia

Klima aldaketaren ondorioak aurkeztu eta aztertzeko saioa egingo da hilak 10ean, Moila gelan

Eskualdeko sektore ekonomikoko eragileei zuzendutako saioak izango dira

S. U.

zumaia.

Jueves, 4 de septiembre 2025, 20:17

Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) antoaltuta, klima aldaketaren ondorioak aurkeztu eta aztertzeko saioa egingo da hilak 10ean, Alondegiko Moila gelan.

Publicidad

Euskal Autonomia Erkidegoan, 1970az geroztik 0,3°C igo da tenperatura hamarkadako; itsas maila eta itsasoaren gainazaleko tenperatura etenik gabe doa gorantz; uholdeak, suteak, lehorteak... «eta nola eragiten du horrek guztiak Urola Kosta eskualdean orokorrean, eta lan munduan zehazki? Bero boladek nola eragiten dute gure industria guneetan? Zein herrik du suteak pairatzeko arrisku gehiago, eta nola eragiten du horrek lehen sektorean?», Galdera horiei erantzuteko Urola Kostako Udal Elkartea aztertzen ari da klima aldaketak eskualdeko sektore ekonomikoan nola eragin duen, eta aurrerantzean ere nola eragin dezakeen. Orain, azterketa hori osatzeko, Urola Kostako sektoreekin saioak antolatu ditu, ikerketaren berri eman eta euren bizipen eta ekarpenak jasotzeko.

Lau saio

Hala, herriz herri bilerak antolatu ditu. Lehen aurkezpen saioa Zumaian izango da. Hurrengoan, Orio-Aiako eragileak bilduko dira eta azken bi saioak Zarautzen eta Getarian izango dira goizeko 09:00etatik aurrera Alondegia kultur etxeko Moila gelan.

Ez da beharrezkoa herri bakoitzeko eragileak bere herriko saioetan parte hartzea, beste herrietako hitzorduetara ere joan daitezke, egokiagoa bazaie. «Ezinbestekoa da, beraz, Urola Kostako sektore ekonomikoetan diharduten eragileen ekarpena, ikerketa eta ondorioztatuko den txostena ahalik eta osatuena izan dadin», azaldu dute antolatzaileek. Ion Arozena Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariaren esanetan, «garrantzitsua da guztiok kezkatzen gaituen gai hau denon artean aztertzea, eragile, enpresa edota langile bakoitzaren beharrak eta kezkak jasota. Azterketa honetatik abiatuta ikusiko dugu eskualdeko ekonomia sareari nola lagundu diezaiokegun eragina aurreikusi eta egokitzen».

Saioetan parte hartzeko: https://labur.eus/8dsye9kz

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad