Zumaiako elkarteko hainbat txirrindulari Gipuzkoako selekzioarekin.

Zumaia

Kadeteen denboraldia amaitu da

Sara Utrera

Zumaia

Viernes, 29 de agosto 2025, 20:44

Nafarroan jokatutako bi lasterketekin eman dute amaitutzat denboraldia kadeteek. Murietan, larunbatean, 121 txirrindulari elkartu ziren ibilbideko 62 kilometroak osatzeko. Abiadura bizian ibili ziren eta maldan gora bukatu zen karreran Borja Osa 17. sailkatu zen, Unai Egaña 23. eta Amets Alberdi 65. 121etik, 86 txirrindularik amaitu zituzten lanak 39'9 kilometro orduko bataz besteko abiaduran. Asteartean, berriz, izan zuten Lakuntzan lasterketa; ibilbide exijentean lehiatu ziren 121 txirrindulari. Helmugako marra 97k zeharkatu zuten. Unai Egaña 15. sailkatu zen eta Borja Osa 45.; Amets Alberdi matxura batek jokoz kanpo utzi zuen. Xuban Arakistainek eta Borja Osak amaitu dute denboraldia, eta Unai Egaña eta Amets Alberdik orain jubenilekin korrituko dituzte lau lasterketa atseden hartu baino lehen. Ibarran asteburu honetan jokatuko dute juniorrekin lehen karrera.

Publicidad

Inoiz bizi nahi ez dena

Beñat Sainz eta Aratz Unanue nazioarteko Ribera de Duero Itzulian ziren ilusioz beterik Gipuzkoako Selekzioarekin. «Irribarrea negar bihurtu zen, inoiz bizi nahiko ez zuten egoera bizi izan zuten; bigarren etapan zoritxarreko eroriko baten ondorioz lehiakide baten heriotzaren lekuko izan ziren. Etapa eta Itzulia bertan behera gelditu ziren eta igandean parte hartzaile guztiek omenaldia egin zioten Ivan Melendez 17 urteko andaluziarrari. Zoritxarrez inoiz ahaztuko ez duten bizipena Aratz Unanue eta Beñat Sainzentzat», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek.

Viveros San Antón -Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeak Obanosen korritu zuen; Lukas Blanco 19. sailkatu zen eta Jon Berasategi 26. 54 txirrindulari abiatu ziren eta 84 kilometroko lasterketan 39.88 kilometro orduko bataz besteko abiaduran osatu zena, 32 bakarrik heldu ziren helmugara. Maite Urteagak elite mailakoak izan arren, mutil juniorrekin lehiatu zen, 14. sailkatuz karrera ona osatu ostean. Asteburu honetan Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko Lukas Blanco eta Olatz Etxabe nazioarteko Plouay Sari Nagusian parte hartuko dute. Bretañako ibilbideetan korrituko dute, iparraldeko txirrindulariekin talde mistoa osatu eta Europako talde onenekin batera. Besteek Ibarran emango dituzte abuztuko azken pedalkadak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad