Zumaia
Indamendi Mendi Bazkunak bi irteera antolatu ditu asteburu honetarakoLarunbatean Balerdi aldera egun osoko txangoa egingo dute. Igandean, berriz, Indamendi Eguneko finalistekin bisitatuko dituzte Lokiz eta Eraul
Iraila hastearekin batera Indamendi Mendi Bazkunak ikasturte berriko lehen irteerak antolatu ditu. Lehenengo irteerak asteburu honetan bertan izango dira.
Publicidad
Larunbatean, hilak 6an, Gain-tza (Araitz) eta Amezketa, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko ibilbide zoragarria egingo dute, Aldaon (1.409 m.) eta Balerdi edo Mallozarra (1.193 m.) igoz.
Egun osoko irteera honek 16 kilometro, 1.400 metroko desnibel positiboa eta 1.600 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, bazkaria motxilan eramatea gomenda-tzen du elkarteak.
Irteerarako autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauri plazako geralekutik). Arroako bidesarian eta Zarautzen autobusa geratzeko aukera dago, betiere, denborarekin abisatuz, indamendi1@gmail.com helbidera. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen dute ere, autobusa ez zikintzeko hainbeste. Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 eurokoa da, eta bazkide ez diren helduentzat 13 eurokoa eta eta haurrentzat (18 urtetik behera) 5 eurokoa da.
Webgune bertatik eman daiteke izena. Apuntatzeko epea ostiralean 14:00etan itxiko da.
Igandean Finalistekin
Hurrengo egunean, irailaren 7an, egun pasa joango dira 2024ko Finalistekin. Hain zuzen ere, Indamendi Egunean trofeoa jaso zutenak saritu nahi dira: Ibai Barbero Guridi, Sare Barbero Guridi, Lur Zearreta Lopez, Maren Iruretagoiena Etxabe, eta Julen Garate Grijalba.
Goizean, Lokiz mendira joango dira. Lokiz mendilerroa Nafarroako mendebaldean dago. «Natura ingurune hauekin oso lotuta egon da tradizionalki ikazkintza. Montxo Armendariz zuzendari nafarrak 1982an bertako ikazkin ba-tzuen istorioa zinemaratu zuen, 'Tasio' pelikula ezagunean», azaldu dute Indamenditik. Ibilaldia Galdeano herrian hasi eta buka-tzen da, eta 8 kilometro ditu, 550 metroko desnibel positiboa eta negatiborekin. Ondoren, Eraul herrira joango dira bazkaltzera, eta amaitzeko, Lezaunen dagoen Basabere baserri-eskolara joango dira. Indamendik 2025eko Finalistak izatera animatzen dituzte haurrak. Informazio guztia webgunean dago eskuragarria umeen atalean: https://indamendimb.eus/ umeak/.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión