Las diez noticias clave de la jornada
Trapu Zaharra konapiniak 'Azkena eta bagoaz!' obra eskainiko du larunbatean. Mikel Laskurain eta Lierni Fresnedo izango dira Zumaian. TRAPU ZAHARRA

Zumaia

«Ikuskizun hau ez da hobeagoa ezta besteak baino txarragoa, hau gure agurra da»

Trapu Zaharra konpainia historikoak 'Azkena eta bagoaz!' kale antzezlanarekin agurtuko ditu agertokiak. Zumaian hilak 6an izango da

Sara Utrera

zumaia.

Lunes, 1 de septiembre 2025, 20:04

Trapu Zaharra konpainia historikoak 'Azkena eta bagoaz!' kale antzezlanarekin agurtuko ditu agertokiak, haien betiko tonu umoretsuan. Agurtu aurretik, antzerki konpainia Zumaiatik pasako da, herritarrei eta bisitariei bere azken lana eskaintzeko. Hitzordua larunbat honetan izango da, hilak 6an, 19:30ean, Odietan. Emanaldia publiko guztiei zuzenduta dago eta 50 minutu inguru irauten du.

Publicidad

«Onenean ez dagoen kale-antzerkiko aktore batek aretoko antzerkiarekin probatzea erabaki du. Bere helburua lortzeko, antzerki klasikoko aktore batekin elkartuko da, eta obra berri bat muntatuko du: 'Bost ordu Mariorik gabe'. Dirua biltzeko, berriro zapalduko ditu aurreko konpainiarekin jorratutako plazak», aurreratzen du Espe Lopezek zuzendutako obraren sinopsiak. Mikel Laskurain eta Lierni Fresnedo aktoreek Trapu Zaharra konpainiaren azken lana antzeztuko dute Zumaiako hitzorduan.

Zumaiako hitzorduaren ondoren, konpainiak bere agurreko agendarekin jarraituko du: besteak beste, Bergaran, 12an; Berrizen, 18an; Urretxun, 19an; 25ean, Donostiako Altza auzoan; eta 27an, Aizarnan.

Umorea amaierara arte

'Azkena eta bagoaz!' obra adimentsu, dibertigarri eta zolia dela adierazi dute Trapu Zaharra konpainiatik, non antzerkia uler-tzeko moduan kontrajarriak dauden bi pertsonaiek euren esperientziak eta ezagutzak uztartu behar dituzten, antzerki proiektu bat aurrera ateratzeko eta an-tzerki panoraman bizirik jarrai-tzeko. «Hain zaila garai hauetan», adierazi dute Trapu Zaharra konpainiatik.

Trapu Zaharrak sortutako azken lana da hau aditzera eman dutenez. Hala ere, agertokiei modu xume batean agur esan nahi dietela adierazi dute taldetik. «Hau gure azken ikuskizuna da, oraindik uda oso bat geratzen zaigu 2026koa alegia. Ziurrenik zerbait berezia egingo dugu, baina gure nahia soinurik egin gabe alde egitea da, atzeko atetik irten eginez».

Badira 44 urte Trapu Zaharra sortu zela. Urte horietan guztietan kaleko eta aretoko 30 ikuskizun baino gehiago ekoiztu dituzte, beti ere konpainiako sortzaileek idatzi eta asmatutakoak. «Hasieran urtero kaleko bat sortzen genuen hurrengo urteko barruko ikuskizuna ordaindu ahal izateko, urteekin kalean gelditzea erabaki genuen», gogoratu dute.

Publicidad

Hainbat herri eta hiritatik pasa da jada taldea azken aldiz. «Dagoeneko herri batzuetan azkeneko aldia izan da eta izango da uda honetan, herri bakoitzarekin desberdina da. Batzuetan ia gure obra guztiak aurkeztu ditugu eta hainbeste urte ondoren, kultur teknikariarekin eta ikuslegoarekin oso erlazioa estua da, lagun batena bezalakoa. Herri guztietan oroitzapen eta zapore ona utzi nahiko genuke», azaldu dute.

Aurten denboraldi oso bat egin dute, eta urrian Zaragozan bukatuko dute. «Pentsatzen dugu hurrengo urtean ere Euskal Herrian eta hemendik kanpo denboraldi eder bat egingo dugula gure ibilbidea amaituz», adierazi dute.

Publicidad

Agur esan baino lehen, Trapu Zaharra Zumaiatik pasatuko da 'Azkena eta bagoaz! obrarekin. «Ikuskizun hau ez da hobeagoa ezta besteak baino txarragoa, hau gure agurra. Ekitaldi hau aprobetxatzen dugu herritarrei denbora luze honetan emandako sostengua», gaineratu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad