Zumaia
Hondarrezko eskultura tailerraren bigarren saioa, ostiralean Santiago hondartzan11:00etatik 14:00etara bitartean egingo da; haurrek zein gurasoek itsasoko animaliak eraikitzen ikasten gozatuko dute berriz ere
Hondarrezko eskultura tailerraz gozatzeko aukera izango dute berriro ere haurrek Santiago hondartzan ostiralean, Andoni Bastarrika azpeitiarraren eskutik. Abuztuan zehar bi saio ireki antolatu dira, lehena abuztuaren 7an egin zen, eta bigarrena ostiralean izango da, 11:00etatik 14:00etara bitartean.
Publicidad
Izena eman beharrik gabe
Haurrek zein gurasoek itsasoko animaliak hondarrarekin eraikitzen gozatuko dute Zumaian udako ohiko zita bihurtu den jarduera honetan. Jarduera hondartzan egiteko programatuta dago. Hala ere, euria eginez gero Torreberrira aldatuko da.
Jarduera doakoa da eta nahi duen ororentzat irekia, aldez aurretik izena eman beharrik gabe.
Aski ezagunak dira eskualdean Andoni Bastarrika artista eta haren hareazko irudiak, urteak baitarama honetan. Besteak beste, Zarauzko malekoian aritzen da eta tamaina errealeko gizaki zein animalien irudiek bertako nahiz bisitarien atentzioa erakarri izan dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión