Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Errege Magoen etorrera itsasontziz Zumaiara. SARA UTRERA

Zumaia

Gabonetako egitaraua antolatzeko bilera urriaren 14an egingo da Alondegian

Bilerara etorri ezin dutenen kasuan, hitzorduaren aurretik proposamenak bidali ahal izango dituzte

S.U.

ZUMAIA.

Sábado, 4 de octubre 2025, 20:59

Urriaren hasieran gaude, baina urtero konturatzerako Gabonak gainean izan ohi ditugu, eta beraz egun horietako egitaraua zehazteko lanetan hasteko garaia dela azaldu du Udaleko Kultura Sailak.

Publicidad

Horretarako, Gabon egunetako ekitaldiak antolatzeko bilera batera deitu du urriaren 14rako. «Lanak asko dira, Jaiotzaren antolaketa, errege kabalgatako karrozak eraikitzea, kabalgata bera antolatzen laguntzea,...» gogoratu du Kultur Sailak.

Bilera irekia da talde, elkarte edo jai hauetan lankidetza eskaini nahi duen guztientzat.

Antolaketarako saio hilaren 14an izango da, asteartea, 19:00etan Alondegian. Hala ere, bilerara etorri ezin dutenen kasuan, hitzorduaren aurretik proposamenak bidali ahal izango dituzte. Horretarako Alondegia Kultur Etxeko telefon zenbakira deitu (943.861056) edo kultura@zumaia.eus posta elektronikora idatzi beharko dute.

Kultura sailetik Gabonak prestatzeko bileran parte hartzeko gonbidatzen dituzte herriko talde eta elkarteak, «elkarlanean egitarau aberats bat osatuko dugunaren itxaropenez».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad