Finalaurreko une bat. JAVIER CARBALLO

Zumaia

Cosme Agirre eta Unai Uranga zumaiarrak, aurrez aurre Dinastia Etxabeko finalean

Sara Utrera

Zumaia

Martes, 26 de agosto 2025, 20:16

Dinastia Etxabe txapelketak baditu azken finalistak: Agirre-Atain eta Erik-Uranga. Ostegunean Aitzurira hurbiltzen diren zaleek zumaiarren arteko finala ikusteko aukera izango dute, zesta puntan.

Publicidad

Finalerdietako partidak astelehen gauean jokatu ziren Aitzurin; Cosme Agirrek eta Atainek bi setetan gainditu zuten Basterra-Argoitia astelehenean jokatutako lehen norgehiagokan (12-10 eta 12-8); Unai Urangak eta Erik ere gauza bera egin zuten Celaya-Oyhenard bikotearen aurka (12-6 eta 12-6), finalaurreko bigarren norgehiagokan.

Txapelketak baditu aurtengo finalak jokatuko dituzten pilotarien izenak. Esku pilotan, 23 urtez azpikoen mailan, Apezetxea-Santesteban (Umore Ona-Irurtzun) bikoteak Amiano II- Landa (Tolosa-Oiarpe) izango du aurkari finalean. Eta jubenil mailako finalean, berriz, Harkaitz Murua-Etxeberria (Intxurre-Oiarpe) eta Egurrola-Moto (Markina-Txukun Lakua) bikoteak izango dira. Zesta puntan, berriz, Cosme-Atain eta Uranga-Erik. Txapelketako 53. edizioaren txapela lortzeko neurtuko dira bihar, hilak 28, 21:00etatik aurrera, Aitzurin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad