Zumaia
Bidarrai eta Izpegiren arteko ibilbidea antolatu du Indamendik iganderakoS.U.
zumaiA.
Asteartea, 7 urria 2025, 20:31
Indamendi Mendi Bazkunak «ibilbide zoragarria» antolatu du igande honetarako, hilak 12rako, Bidarrai (Nafarroa Beherea) eta Izpegiren (Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherearen arteko mendatearen) artean, Iparla (1.049 metro) eta Buztanzelhai (1.026 metro) igoz.
Ibilbidea 13,4 kilometrokoa da, eta 1.250 metroko desnibel positiboa eta 700 metroko negatiboa ditu. Egun osoko irteera izanik, bazkaria eramateko gomendatu dute.
Autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauri plazako geralekutik). Arroako bidesarian eta Zarautzen autobusa geratzeko aukera dago, beti ere, denborarekin abisatuz, indamendi1@gmail.comhelbidera mezua idatzita. Aldatzeko oinetakoak eramatea ere gomendatu dute, autobusa ez zikintzeko hainbeste.
Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 eurokoa da, bazkide ez diren helduentzat 13 eurokoa eta haurrentzat (18 urtetik behera) 5 eurokoa. Indamendiren webgunetik eman daiteke izena (https://indamendimb.eus/iparla-2/), ostiraleko 14:00ak baino lehen. Muga pasa behar denez, NANa eramatea gogoratzen dute.