Borrar
Herri kirol erakustaldia Artadin, iazko San Migel jaietan. SARA UTRERA

Zumaia

Artadi prest dago Samielak ospatzeko

Aurreko urteetan bezala, Zumaia eta Artadi arteko autobus zerbitzua egongo da larunbatean, igandean eta astelehenean

Sara Utrera

Zumaia

Asteartea, 23 iraila 2025, 20:29

Comenta

San Migel jaietan murgilduko da Artadi auzoa larunbatetik astelehenera bitartean. Txupinazoaren jaurtiketarekin hasiko da jai giroa larunbatean, 16:00etan, eta hiru egunetan zehar Artadiko bizilagunek, zumaiarrek eta auzora igotzen diren bisitariek guztien gustuko Artadiko jai batzordeak antolatutako ekintzez gozatuko dute.

Larunbat arratsaldean Arno zezenak (16 urtetik gorakoentzat) eta pottokak, pilota eskolaren erakustaldia (xistera), sagardo dastaketa eta parrillada izango dira.

Igande goizean zein arratsaldean puzgarriak egongo dira txikientzat eta eguerdian haur eta gaztetxoentzat jolasak Herri Kirolak Kulkiren eskutik. Jubilatuen bazkaria ere izango da, eta arratsaldean Arnoko pottokekin, esku pilota erakustaldiarekin eta Elosegi eta Larrañaga trikitilarien erromeriarekin gozatzeko aukera izango da.

Jaiak astelehenean amaituko dira, Mikel Deunaren egunean. 11:00etan meza izango da, eta ondoren afizionatuen 1. mailako pilota partida jokatuko dute Apaolaza-Garaiño eta Arambarri-Sotil bikoteek.

Eguerdian, berriz, txakolin dastaketa izango da, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariek eta Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuta. Amaitzeko, arratsaldean bertsolarien bigarren saioaz eta trikitilarien erromeriaz gozatuko da Artadin.

Autobus zerbitzua

Aurreko urteetan bezala, Zumaiatik Artadira joan eta itzultzeko autobus zerbitzua izango da egun horietan.

Larunbatean autobusa 16:00etan irtengo da Patxita Etxezarretako geltokitik (Kabi paretik), eta 20:30ean itzuliko da Zumaiara. Igandean 11:00etan edo 16:00etan igo ahal izango da, eta herrira 14:30ean eta 20:00etan itzuli. Astelehenean, Artadira joateko autobus zerbitzua 10:30ean izango da eta Zumaiara bueltatzekoa 14:30ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Artadi prest dago Samielak ospatzeko

Artadi prest dago Samielak ospatzeko