Zumaia
Arraun elkartearen 50. urteurrenaren bazkarirako txartelak erosteko epea hilaren 13an amaituko daHilaren 18an ospatuko da Herri Eskolako frontoian
S.U.
zumaia.
Jueves, 9 de octubre 2025, 20:24
Urriaren 18an Zumaiako arraun elkartearen sorreraren 50. urteurrena ospatuko dute bazkari batekin. Bazkaria hilaren 18an egingo da Herri Eskolako frontoian (Sagarbiden), eta aurretik, 12:00etan, parte-hartzaileak Txikixa Tabernan elkartuko dira.
Publicidad
Hitzordurako txartelak erosteko epea astelehenean, urriaren 13an, amaitzen dela gogorarazi du Telmo Deun a.e.-k.
Aita Mariren eta Telmo Deunen (azken hamarkadatik) ibilbidea, garaipenak, historia, iragana eta oraina ospatu nahi dutenek, turismo bulegoan, arraun elkartearen lokalean, Aizpurua liburu dendan, Txikixan edo Inpernupen eros dezakete euren txartela. Helduek 30 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek 15 euro.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión