Zumaia
'Aitona Periko' ontzia nagusi Kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketanHaurren arrantza txiki lehiaketan berriz, Zao bo Yang eta Irati Mera izan ziren irabazleak. Sari berezia, berriz, Julen Goñik jaso zuen
Abuztua hastearekin bat, urtero legez, Anade arrantza elkarteak bi lehia antolatu ditu Zumaian: Kabra eta dontzeilen arrantza txapelketa eta Arrain txiki lehiaketa. Giro bikainarekin jokatu dira bi jarduerak, eta parte-hartze handia izan dute bai helduen eta baita haurren txapelketak ere.
Kabra eta dontzeilen txapelketak 50. edizioa zuen eta partehartze handia izan zuen. Hamabi ontzi zeuden izena emanda baina goizean goiz, hamar abiatu ziren itsasorantz.
Hasieran eguraldiak lagundu ez bazuen ere -itsaskirria eta haizea zegoelako - egunak aurrera egin ahala, baldintzak hobetu eta arrantza saio polita egin ahal izan zuten.
Behin arrantza amaituta, pisaketa eta sari banaketa Kofradian egin ziren, ohiko legez, ikusmin handiarekin. Aitona Periko sailkatu zen lehen postuan (14.098 g); Eleuna izan zen bigarrena (13.343g.) eta Egutera, hirugarrena (11.937 g).
Haurrek ere izan zuten protagonismoa beraiei eskainitako arrain txiki lehiaketan. 7 eta 15 urte arteko haurrek parte hartu zuten. Hogeitik gora gazte aritu ziren arrantzan, giro ederrean. Bi kategoriatan banatu zuten lehiaketa: 7–11 urte birateko mailan, Zao bo Yang izan zen irabazlea; eta 12–15 urte bitartekoen kategorian, berriz, Irati Mera gailendu zen. Sari berezia: ere banatu zuten eta hau Julen Goñik jaso zuen, arrain txikiena harrapatzeagatik.