Borrar

Abian da Zumaiako Udalak bultzatutako 36. Julene Azpeitia literatur lehiaketa

Euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea du helburu eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak

Eli Aizpuru

Zumaia

Osteguna, 13 uztaila 2023, 18:21

Comenta

Zumaiako Udalak, beste behin, Julene Azpeitia literatur lehiaketa antolatu du. 36. edizioa izango da aurtengoa eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak. Euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea eta indartzea xede duen lehiaketa da, beraz, euskara hutsean aurkeztu beharko dira lanak. Idatziaren gaia, hori bai, librea da.

Ezingo du parte hartu beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatura sortzeko laguntzaren bat jasoa duen idazlanak. Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak. Ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik.

Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia.

Idazlanak -Julene Azpeitia 36. ipuin lehiaketarako dela adierazita- Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzura helarazi behar dira, Foruen plaza 1 helbidera. Posta elektronikoz ere bidal daitezke, euskara@zumaia.eus helbidera. Kasu horretan ere egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia bidali beharko dira lanarekin batera.

Sariak

Hiru sari banatuko dira guztira. Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du. 1.500 euro izango dira bigarren sailkatuarentzat eta Zumaiako onenaren saria ere banatuko da. Azken honek 1.000 euro jasoko ditu. Idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abian da Zumaiako Udalak bultzatutako 36. Julene Azpeitia literatur lehiaketa

Abian da Zumaiako Udalak bultzatutako 36. Julene Azpeitia literatur lehiaketa