Las diez noticias clave de la jornada
Zumaia

Abian da Euskaraldiaren laugarren edizioa

Viernes, 16 de mayo 2025, 11:33

Zumaiarrek ongi etorria eman zioten ostegunean Euskaraldiaren laugarren edizioari. Arratsaldeko 18:30ean Beheko Plazan elkartu ziren Astinduko kideek Bulegoren 'Gure bihotzren taupadak' kantaren inguruan prestatutako koreografia dantzatzeko. Hortik kalejira bat hasi zuten Ahobizi eta Belarriprestekin batera Amaia plazaraino, bidean geldialdiren bat eginez berriz ere dantzan hasteko.

Publicidad

Behin Amaia plazara iritsita, adarren soinuarekin egin zieten harrera parte hartzaileei. 19:00ak pasata, ariketa sozial honen helburuak eta euskararekiko proposatutako erronkak irakurri ondoren, suziriak jaurtiz, txapak jantziz eta berriz ere dantzan eman zioten hasiera hilaren 25era arte luzatuko den Euskaraldiari.

Euskararen erabilera aktibatzeko mugimenduan orain arte izena eman ez zutenek Euskaraldiaren karrotxoan egiteko aukera izan zuten ekitaldiak iraun zuen bitartean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad