Zumaia

2026rako ordenantza fiskalak onartuko dituzte biharko osoko bilkuran

S. U.

Zumaia.

Martes, 23 de septiembre 2025, 20:29

Zumaiako Udalak ohiko osoko bilkura deitu du biharko (irailak 25). Beti bezala arratsaldeko 18:00etan izago da, udaletxeko pleno aretoan. Saioan gai garrantzitsuak jorratuko dira, tartean 2026rako ordenantza fiskalen proposamena onartzea.

Publicidad

Halaber, udal plantilla organikoaren aldaketa bat ere aztertuko dute: Argi Yeregi zinegotziaren dedikazio partziala dedikazio osora aldatzea, eta Aitor Manterolaren dedikazio partziala ezeztatzea. 2025eko lanpostuen zerrendaren aldaketak ere bozkatuko dituzte, baita datorren urterako taxien tarifak ere. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmenaren luzapena aztertuko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad