Zestoa

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dira

Hilaren 12tik 28ra bitartean ilustrazio tailerra, ipuin kontaketak edo literatur ibilbidea egingo dira

E. A.

zestoa.

Lunes, 8 de abril 2024, 20:53

Zestoako Udalak, liburutegiaren eta Euskara, Kultura eta Gazteria sailen elkarlanari esker egitarau oparoa antolatu du Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. Apiriliaren 23an da Liburuaren Eguna, asteartean, eta egun horretan 'kontaidazu ipuin bat' egingo da liburutegian, 17:30ean. Hala ere, nahiz aurreko egunetan edo hurrengoetan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Publicidad

Hala, ostiral honetan, hilaren 12an eta hurrengoan, 19an, ilustrazio tailerra izango da umeentzat, Ainara Azpiazu 'Axpi' ilustratzailearekin. 18:00etatik 20:00etara izango dira tailerrak, liburutegian.

Apirilaren 16an eta 30ean, bestalde, 'Nola aukeratu liburuak' hitzaldia emango du Dorleta Kortazar adituak. HH eta LHko gurasoei, hezitzaileei eta gaian interesa duen orori zuzenduta dago.

'80 Amandre' helduentzako ipuin kontaketa ere eskainiko du Dorleta Kortazarrek apirilaren 17an. 19:00etan izango da, Kultur Etxean.

Apirilaren 20an, larunbatean, ere ipuin kontaketa saioa izango da. Oraingoan, HH3tik HH5era bitarteko haurrei zuzenduta. 11:00etan izango da, kiroldegian eta Amaia Egidazu ipuin kontalariak gidatuko du saioa.

Azkenik, 'Zestoa zestoarren hitzetan' literatur ibilbidea egiteko aukera izango da apirilaren 28an, igandean.

Liburutegitik abiatuta, hainbat zestoarrek herriko txokoez eta kontuez idatzi dituztenak jaso eta ibilbide batean bildu dituzte eta helduen irakurle taldeko ahotsetan ipini dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad