Zestoa

Iñaki Azkune idazleari 'Zestoako Harria' goraipamen aitortza eskainiko dio Udalak

Zapatuan izango da ekitaldia, udaletxeko areto nagusian eta herritarrak gonbidatuta daude

Eli Aizpuru

zestoa.

Miércoles, 13 de marzo 2024, 20:56

Iñaki Azkune Mendia idazle zestoarrari 'Zestoako Harria' goraipamena ematea erabaki zuen udalak 2023ko abenduaren 28ko batzarrean eta zapatuan, martxoaren 16an izango da errekonozimendu ekitaldia. Udaletxeko areto nagusian egingo da, 12:00etan, eta bertan izango dira udal ordezkariak eta Azkuneren familiako eta hurbilekoak.

Publicidad

Historia arloan herriari egindako ekarpena aitortu nahi dio Zestoako herriak Azkuneri, izan ere, abenduko udalbatza hartan Mikel Arregi alkateak esanda bezala, «Zestoako herriak zor handia du Azkunerekin»,

Industria-peritazioa ikasi zuen Azkunek baina batez ere euskalgintzan ondu du bere ibilbidea: Donostiako Santo Tomas Lizeoa Ikastolan irakaslea izan zen, eta 80ko hamarkadaren erdialdean Elhuyar elkartean lan egiten hasi zen, zientzia eta teknologia euskaraz zabaltzeko. Hain zuzen, Elhuyar euskara-gaztelania hiztegiaren lehen edizioaren zuzendari teknikoa izan zen.

Liburu ugari idatzi ditu, besteak beste, ikasmateriala, narrazio historikoak, hiztegi teknikoak eta herriko historiari buruzko hainbat lan ere ondu ditu. Zestoako historia', da horietako bat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad