Traineru irabazleek eramango dituzten bi ikurriñak eta ETE Ligako eta ARC1 mailako banderak, atzo eguerdiko aurkezpenean. Etxeberria
Zarautz

Zarauzko Ikurriñaren jardunaldi bikoitza, ETE Liga eta ARC1 Ligako estropada

Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta, sei estropada bi egunetan, larunbat eta igandean, arraun aleen gozamenerako

Miércoles, 13 de agosto 2025, 20:48

gutegian gorriz markatuta dagoen asteburua dator. Traineru denboraldia aurrera doa eta nahiz eta Oriok gizonezkoetan eta Arraun Lagunakek emakumeetan sailkapenak ondo bideratuta izan, beti da berezia Zarautz Arraun Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, antolatzen dituen estropadak, guztira sei estropada bi egunetan. Euskotren Liga eta Eusko Label Liga azken txanpari aurre egiten hasi dira dagoeneko eta Zarautzen irabazi nahi dutenek bi egunetako lana borobildu beharko dute, larunbat arratsaldekoa eta igande eguerdikoa, sailkapen orokorra erabakitzeko bi egunetako denborak hartuko baitira kontutan.

Publicidad

Borja Rodrigo, ACT-ko lehendakariak, Zarauzko Udalak egiten duen lana goraipatu zuen eguerdiko aurkezpenean, batipat sariei dagokienez, bai gizonentzat eta baita emakumeentzat sariek kopuru berdina izango dutelako.

Beste bi estropada

Aipatzekoa ere, Zarauzko Ikurriñari, beste bi estropada gehitu behar zaizkiela larunbat goizean, eta zale zarauztarrek begiak hor izango dituzte, 11:00etan, ETE Ligako estropadarekin eta, 12:00etatik aurrera, ARC1 mailako hitzorduarekin.

Hasiera batean eguraldi ona iragarrita dago bi egunetarako eta olatu handirik ez dela izango ematen du. Zarauzko Arraun Elkarteak eskuzabal hartuko ditu estropadak zuzenean ikustera gerturatzen diren talde desberdinetako zale guztiak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad