Aktore bezala, besteak beste, Ascen Expoxito (Antonia Manotas) eta Ioritz Bastarrika (Txiki) ikusiko ditugu.

Zarautz

Zarauzko ehundik gora kulturgilek hartuko dute parte '1975' herri ikuskizunean

Eguerdiko 12:00etan Azken Portutik abiatuta, ibiltaria izango da ikuskizuna, 'Txiki'-ren bizitza eta duela 50 urteko giroa islatuko duelarik

Viernes, 26 de septiembre 2025, 21:14

Zarauzko ehundik gora kulturgilek hartuko dute parte bihar, igandean egingo den '1975' herri ikuskizunean. Ibiltaria izango da ikuskizuna, eta 'Txiki'-ren bizitza, fusilamendua eta duela 50 urteko giroa islatuko dute herriko hainbat talde, sortzaile, musikari, aktore, bertsolari eta kulturgilek.

Publicidad

Ikuskizuna ibiltaria izango da, eta Azken Portuko Egaña kalean hasiko da, 12:00etan. 'Txiki'-ren bizitzaren kontakizunari han ekingo diote: familia nola iritsi zen Extremaduratik, Azken Portun nola bizi ziren, haurtzaroa, garai hartako bizimodua... Azken Portuko Plaza Gorrian jarraituko du ikuskizunak, eta 'Txiki'-ren gaztaroa ulertzeko testuginurua erakutsiko dute han: frankismoa, mendizaletasuna, lantokia, langileria, abertzaletasuna...

Handik, behin trenbidea gurutzatuta, Frontoi Txikin izango du hurrengo geltokia herri ikuskizunak, eta diktaduraren aurkako borroka, Burgosko Prozesua eta horren aurkako mobilizazioak gogoratuko dituzte, besteak beste.

Kale Nagusian, Guardia Zibilaren koartela zegoen lekuan eta Torre Luzearen magalean an-tzeztuko dituzte ikuskizunaren zatirik gogorrenak: atxiloketak, errepresioa, epaiketa, fusilamendua, herriaren erantzuna, mobilizazioak eta abar.

Azkenik, Musika Plazan amaituko da herri ikuskizuna, garai hartako eta gaur egungo Euskal Herria uztartuz.

Parte-hartzaileak

Herri ikuskizunean modu aktiboan parte hartuko duten herriko kulturgileak ehun baino gehiago dira. Tartean dira aktoreak, dantzariak, bertsolariak, musikariak, idazleak, abesbatzak eta bateko eta besteko kulturgileak.

Publicidad

Besteak beste, honakoa da parte-hartzaileen zerrenda: Aktore bezala, Ioritz Bastarrika (Txiki); Ascen Exposito (Antonia Manotas); Erik de Saint Andre (Mikel Paredes) eta Alproja antzerki taldeko hamaika kide (mendizaleak, atxilotuak, epaituak...). Horiez gain, herriko hainbat talde eta eragiletako dozenaka kide ere ariko dira extra lanetan: mugimendu feministako, euskalgintzako, Palestinaren aldeko herri ekimenetako, pentsionisten aldeko mugimenduko eta presoen eskubideen aldeko taldeetako dozenaka kide, zehazki.

Era berean, Montetxio, Olagarro eta Xumela abesbatzek hartuko dute parte; bertsolariak: Uxue Alkorta, Andoni Egaña eta Julen Zulaika izango dira. Margolaria: Sara Etxeberria; Idazleak eta kulturgileak: Ainhoa Agirreazaldegi, Ekhine Eizagirre, Leire Ibarguren, Jon Benito eta, Edurne Epelde, eta musikari gisa: Ane Arruti, Goizeko Ihintza Txistulari Taldea eta trikitilariak.

Publicidad

Horiez gain, Jalgi dantza taldeko zortzi dantzari ere ariko dira ikuskizunean.

Eta guztia behar bezala bideratzeko, soinu teknikariak (7), gidoilaria eta antolakuntza taldeko kideak (7) ere ibiliko dira lanean, sukaldariekin, argazkilariekin eta komunikazio taldeko kideekin batera. Guztira, Zarauzko ehundik gora kulturgile.

Ikuskizuna zuzunean ikustera gonbidatzen dira herritarrak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad