Borrar
Arratsaldeko 18:00etan ekingo zaio Santa Klaran lehen bilera honi eta irekia izango da edonorentzat. AMAXKAR

Zarautz

'Zarautzen bizi' hausnarketa partekatua abiatuko du astearte honetan Udalak Santa Klaran

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara gogoeta partekatu honen aurkezpen saioa gauzatuko da Santa Klara komentuan.eta lehen saio hau irekia izango da

Lunes, 12 de mayo 2025, 19:44

Zarauzko Udalak, etxebizitzaren eta behe solairuetako lokalen inguruko datuak biltzen dituen 'Zarauzko etxebizitzaren egoerari eta etxebizitza eta apartamentu turistikoen eraginari buruzko azterlana' aurkeztu zuen 2024an. Azterlana aurkeztearekin batera, datu horietan oinarrituta, hausnarketa partekatu bat martxan jartzeko asmoa iragarri zuen Garbiñe Oiarbide Hirigin-tza zinegotziak.

Horixe da Udala martxan jar-tzera doan 'Zarautzen bizi' hausnarketa partekatua eta helburu du, «Udalak hartu beharreko hainbat erabakien inguruan eragile desberdinekin eta herritarrekin hausnarketa partekatzea, iritzi eta behar desberdinak ezagutzea eta interes desberdinak dituztenek elkarri entzunez oreka bilatzea» adierazi du Hirigintza zinegotziak.

Prozesu honi hasiera emateko, gaur asteartea, maiatzaren 13a, 18:00etatik 20:00etara, gogoeta partekatu honen aurkezpen saioa gauzatuko da Santa Klara komentuan. Lehen saio hori irekia izango da eta ez da beharrezkoa izango izena ematea bertan parte hartzeko. Ondoren, hiru lan-saio egingo dira. Saio horiek ere ire-kiak izango dira, baina aldez aurretik izena ematea eskatuko da, kokalekua aforoaren arabera ezarriko baita.

'Zarauzko etxebizitzaren egoerari eta etxebizitza eta apartamentu turistikoen eraginari buruzko azterlana' du oinarri

Izen ematea online egin daiteke, udal webguneko 'parte hartu' atalean, edo aurrez aurre Kale Nagusian dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ). Lan-saio horiek maiatzaren 20an, maiatzaren 27an eta ekainaren 3an egingo dira (18:00etatik 20:00etara).

Azkenik, prozesuaren ondorioak azaltzeko beste saio ireki bat egingo da ekainaren 17an, Santa Klara komentuan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Prozesuan, besteak beste, honako gai hauek landuko dira: Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza. Udal etxebizitza tasatuen ordenantza, Etxebizitza eta logela turistikoen erregulazioa, Apartamentu turistikoen erregulazioa, Kaleen izaera eta horri lotutako merkataritzaren sustapena eta Etxebizitza parkean egin daitezkeen eskuhartzeak.

Hausnarketa prozesu honen inguruko informazioa udal webguneko 'Parte hartu' atalean egongo da eskuragarri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Zarautzen bizi' hausnarketa partekatua abiatuko du astearte honetan Udalak Santa Klaran

'Zarautzen bizi' hausnarketa partekatua abiatuko du astearte honetan Udalak Santa Klaran