Borrar

Zarautz

Udan euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituztenentzat, Udalaren dirulaguntzak

A. E.

ZARAUTZ.

Larunbata, 4 urria 2025, 20:59

Comenta

Zarauzko Udalak dirulaguntzak emango dizkie 2025eko udan euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztarrei.

Onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: Dirulaguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea; ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea gutxienez.

Eskabideak aurkezteko

Eskaerak aurkezteko, Udaletxean (HAZ – Herritarren Arreta Zerbitzua, Kale Nagusia 29) edo astelehenetik ostiralera, ostegunak izan ezik, goizeko 7:30etik arratsaldeko 15:00etara. Ostegunean berriz, goizez 8:30etik 14:30era eta arratsaldez 16:30etik 19:00etara. Bertan emango zaizue dirulaguntzei buruz informazio zabalagoa.

Eskaera aurkezteko epea urriaren 10era bitartean izango da, datorren ostirala.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udan euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituztenentzat, Udalaren dirulaguntzak