Borrar
Puxika erraldoaik jaurti zituzten eguerdian jaien hasierarekin batera udaletxeko balkoietatik beteta zegoen Lege Zaharren enparantzara. ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarautz

Piztu dituzte Ama Birjinak

Eguerdiko txupinazoan jendetza bildu zen Lege Zaharren enparantzan

Osteguna, 14 abuztua 2025, 20:47

Comenta

Eguerdiko 12:00etan Xabier Txurruka alkateak piztu zuen suziria Ama Birjinak abiatzen zirela iragarriz. Jendetza bildu zen Lege Zaharren enparantzan eta txarangaren musikarekin kalez kale ibili ziren buruhandi eta erraldoiekin batera ehunka lagun.

Ostiralean meza nagusia (11:00etan), Lizarrako dultzaineroek (12:00etan) eta arratsaldean buruhandi eta erraldoiak (19:00etan) eta su artifizialak (23:00etan) izango ditugu. Ondoren Musika Plazan Kresalarekin dantzaldia eta Malekoian Sorayaren kontzertua gaueko 23:30ean.

Trafikoan eragina

Aste Nagusiko ospakizunen baitan, gauzatuko diren ekitaldi batzuk eragina izango dute trafikoan. Ekitaldi horien artean dira ostiral eta larunbatean ospatuko diren su artifizialen erakustaldiak.

Abuztuaren 15ean eta 16an, ostiral eta larunbatean, suak irauten duten bitartean, 22:45etik 00:00etara, Zarautz eta Getaria arteko errepidea moztuko da, Santa Maria la Real parrokiaren paretik, erakustaldia gauzatu ahal izateko. Gainera, Hiribusak ordutegi berezia izango du bi egun hauetan su artifizialen ondorengo errefortzuarekin.

Honekin batera, larunbat eta igandean, Eusko Label eta Euskotren Ligetako estropadak lehiatuko dira. Estropada hauen azpiegiturak hartzen duen tokia dela eta, Zarautz eta Getaria arteko errepidearen zati batean, lehenengo tunelaren ondoren, semaforo bidezko kontrolatuko da pasabidea. Honela izango da larunbateko 14:30etik igandeko 16:00etara bitartean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Piztu dituzte Ama Birjinak

Piztu dituzte Ama Birjinak