Borrar
Urgente Retenciones en la GI-41 en Astigarraga por el vuelo de un camión
Enbatako neskak Orioko plazan brontzezko dominak soinean dituztela. Bermeon Euskadikoa dute orain. ZAE
Zarautz

Nesken Enbata hirugarren sailkatu da Gipuzkoako Traineru Txapelketan

Brontzezko dominarekin itzuli ziren Oriotik, eta orain Euskadiko Txapelketa lehiatuko dute Bermeon

Martes, 3 de junio 2025, 20:23

Orioko uretan lehiatu zen igarotako igandean Gipuzkoako Traineru Txapelketa, eta Zarautz Arraun Elkarteak bi ontzi aurkeztu zituen, nesken eta mutilen Enbatak.

Biek ala biek lan oso ona egin zuten, bereziki neskek. Juanjo Etxarteren arraunlariak euren txanda irabazi eta ondorengo txandetan zeuden traineru asko gainditzea lortu zuten. Arraun Lagunak etaTolosaldea izan zituzten soilik aurretik, eta horrenbestez brontzezko domina eta Euskadiko Bermeoko Txapelketara joateko eskubidea lortu dute (zilarra 21 ehunenekora geratu zitzaien).

Honela laburtzen zuen Etxartek egindako lana: «Inoiz ez da jakiten zein den bakoitzak duen maila honelako estropada bat heldu aurretik. Gure helburua zen azken boladan egindako lana uretan islatzea, arraunkera ona egin eta prestatutakoa ateratzen saiatzea. Ez diet ezer berezia eskatu, egin zezatela entrenamenduetan landutakoa eta horrela balitz gure mailako taldeekin hor ibiliko ginela».

Uste baino emaitza hobea lortzen zuten, «sorpresatxoa izan dugu, beno, egia esan agian eguraldiak zertxobait lagunduko zigun bereziki azken txandarekin alderatuz, baina guk gure lana egin dugu. Txandan onenak izan gara eta gero ikusi da sailkapen orokorrean hirugarren geratzen ginela. Oso pozik gaude egindako lanarekin, entrenamenduetan egindakoa erakutsiz eta orain Euskadiko Txapelketara joango gara pentsatuz Astilleroko estropadan hasi behar dugula ETE Ligako denboraldia eta han eman behar dugula gure maila».

Taldean baja asko izan zituzten joan den urtean, «sei jubenilekin nabil eta denak erantzuten ari dira. Trainerua egonkortzen ari gara eta aldaketa batzuk egin ditut. Orion lehen urteko bost jubenil sartu ditut eta erantzun dute».

Mutilak, seigarren

Asier Puertasen mutilek ere oso lan ona egin zuten. Euren txandan nagusi eta orokorrean seigarren, TKE Ligako Getaria atzetik utzi ondoren. «Gustura geratu naiz egindakoarekin. Pena izan da, lehen ziabogan arazo bat izan eta arraun bat puskatu dugula. Atzetik ere joan gara, baina burua galdu gabe eta aurretik bukatu dugu txanda», azaldu du Asierrek.

KAE-1 Ligako ontziekin alderatuz, «San Pedrok hartu digu gaur aurrea bi segundogatik, baina gustura geratu naiz, txanda ezberdinetan ginen. Guk gure lana ondo egin dugu eta hori da garrantzitsuena».

Aurrera begira zer datorkion azaldu du entrenatzaileak, «datorren larunbatean Lekeitiora joango gara aurredenboraldiko azken estropadara, ligatik kanpo. Gero astebeteko atsedena izango dugu eta jarraian Astilleron KAE-1 Liga abiatuko dugu. Gogotsu gaude eta azken emaitzak politak izan dira eta horri eutsi nahi diogu. Ondo hasi nahi genuke denboraldia eta horretara bideratu ditugu gure lanak entrenamenduetan».

Harrobia ere lanean

Larunbatean Legution Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketan ZAE-ko harrobia lanean izan zen eta emaitza politak lortu zituzten ontzi ezberdinetan. Horrela, Jon Yurrita eta Eneko Arrizabalaga hirugarren sailkatu ziren (brontzea), postu berdina lortu zuen, baita Imanol Iruretagoienak (brontzea). Eta lauko ontzietan laugarren eta bosgarren amaitu zuten, A ontzian Hodei Ikutza, Unax Errazkin, Lukas Flores eta Amets Landa izan ziren eta B ontzian Enaitz Ridruejo, Aitor Agirre, Telmo Elguero eta Erik Iruretagoiena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nesken Enbata hirugarren sailkatu da Gipuzkoako Traineru Txapelketan

Nesken Enbata hirugarren sailkatu da Gipuzkoako Traineru Txapelketan