Zarautz
Malen Monasterio, Espainiako txapeldun eta munduko txapelketarako sailkatu daZarauztar gazteak hamaika errekor ezarri zituen Zaragozan, 8 junior eta 3 absoluto
Asteburu honetan Zaragozan jokatu den Espainiako Halterofilia Txapelketa Nagusiak une historikoak utzi ditu ZKE Halterofilia klubarentzat. Klubeko kirolariek maila gorenean parte hartu dute, bai txapelketan lehiatzen, bai teknikari eta epaile lanetan.
Ander Garate eta Malen Monasterio izan dira pistan lehiatu dutenak, Imanol Zulaika entrenatzaile gisa aritu da eta Jon Mendizabal, Ane Grijalba eta Igor Lekuona epaimahaian egon dira.
Malen Monasteriok benetako erakustaldia eman zuen 53 kilo azpiko kategorian, txapelketa ikusgarria osatuz: Abiada modalitatean 85 kg jaso ondoren onena izan zen. Jasotze-altxatzean 99 kg igotzea lortzen zuen eta hemen ere lehen postua eskuratu eta azkenik, guztira 184 kg jasota, lehen postua beretzat izan zen.
Horri esker, Malenek Espainiako emakumezkoen txapeldun nagusiaren titulua eskuratu zuen, europa eta munduko txapelketetan dominak irabazi izan dituzten kirolariak menderatuz eta txapelketako emakumerik onena izendatuta. Eta ez da hori bakarrik,11 espainiko errekor berri ezarri zituen, 8 junior mailan eta 3 absoluto mailan.
Hurrengo erronkak ez dira makalak zarauztar gaztearentzat, Malenek jada sailkapena lortu du Europako Junior Txapelketarako (urriaren 28tik azaroaren 4ra, Tiranan, Albanian) eta asteburuko emaitza paregabeari ezker, Munduko Txapelketa Nagusirako sailkatu da (urriaren 11tik 17ra, Forden-en, Norvegian).
Bestalde, Zaragozan egon zen beste pultsolaria Ander Garate izan zen, 79 kilo azpiko kategorian lehiatu zuen. Bere emaitzak ere aipagarriak dira, abiada modalitatean 105 kg altxatu zituen (17. tokian amaituz) eta jasotze-altxatzean 130 kg (16. silkatuz). Guztira 235 kg jkaso zituen Anderrek eta orotara16. postuan amaitzen zuen.
Altxa25! Zarautz larunbatean
Datorren larunbatean, Altxa25! txapelketa egingo da, Zarautz Kirol Elkarteko Halterofiliak, kitol hau, halterofilia, herritarrei gerturatzeko asmoz antolatutako festa. Jardunaldian ZKE klubeko kirolariak gonbidatu bereziak izango dituzte, Leongo CAReko eliteko kirolariak, tartean Marcos Ruiz, munduko txapelduna, Naroa Arrasate, europan domina lortutakoa, eta nola ez, europako txapelketa prestatzen dauden Zarauzko kirolariak: Ainhoa Urquiola, Alex Balenciaga, Mara Monasterio eta espainiko txapeldun berri den Malen Monasterio. Ekitaldi honek ez du soilik klubaren ibilbidea ospatuko, Zarautzen halterofiliaren etorkizuna indartuko du, gazte zein helduei kirol honen balioa eta diziplina erakutsiz. Dama parean (11:00-19:00).
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.