Zarautz
Kebidek eta Asti Pinturak irabazle plaierotako finaletanHamar partida jokatu ziren 80. edizioko final egunean
Goizeko 09:00etan ekin zitzaion aurtengo Hondartzako Futbol Txapelketaren finalei. 80. edizio honetan, hamar partida ziren jokoan, lau senior mailan eta sei eskola kirolaren barne. Senior Ligari dagokionez nesketan Kebidek nagusitu zitzaion Orbela Tabernari eta mutilen norgehiagokan Asti Pinturak eta Balearri-Astillero taldean bana berdindu zuten eta penaltietan zarauztarras nagusitu zitzaien getariarrei.
Kopako finaletan, nesken finalean Itxas Lur Taberna indartsuagoa azaldu zen, 4 eta 1irabazi zion Shelter-Pukas taldeari. Mituletan beste berdinketa partidan, 4-4 eta penaltietan Azkoitiatik zetorren Latz Tabernak asmatu zuen Kosta Hortz Klinikaren aurrean.
Eskola kiroleko emaitzak berriz , hauek izan ziren; Eskola kirola LH 5. maila mutilak; Salleko 5AM 6 - Salleko 5BM 1. Eskola kirola LH 5. maila mixtoak; Zaragueta 51 2 - SM52 2 (Zaragueta penaltika txapeldun). Eskola kirola LH 5. maila neskak; Salleko 5BN 6 - Salleko 5AN 4. Eskola kirola LH 6. maila mutilak; Iturzaeta 6M 1 - Antoniano 6M 0. Eskola kirola LH 6. maila mixtoak; SM61 2 - SM65 3. Eskola kirola LH 6. maila neskak; Salleko 6BN 0 - Orokieta 6BD 3.