Borrar
Urgente Un joven de 24 años fallece ahogado en la presa de Usako, en Oñati
Irabazleak, Yassine Bih, Ismail Chkhichekh eta Iñigo Macias hiru bizkorrenak gizonezkoetan. ARGAZKIAK AMAXKAR
June Agirrezabalaga eta Ismail Chkhichekh garaile

Zarautz

June Agirrezabalaga eta Ismail Chkhichekh garaile

Zarauzko Herri Lasterketaren VII. edizioan 179 korrikalari helmugaratu ziren

Lunes, 5 de mayo 2025, 20:27

A 3 el Km! kirol elkarteak antolatuta, igande goizean eta giro paregabearekin lehiatu zen Zarauzko VII. Herri Lasterketa. Lege Zaharren enparantzan abiatu eta bertara itzuli behar zuten korrikalariak 8 kilometroko ibilbidea burutu ondoen.

Bizkorrenak helmugan Ismail Chkhichekh eta June Agirrezabalaga izan ziren. Ondarrutarrak, Ismail, 26 minutu eta segundo bakar batean sartzea lortzen zuen gizonezkoen sailkapenean eta emakumezkoetan berriz, zarauztarra izan zen onena, June, 30 minutu eta 52 segundoko denborarekin.

Zazpigarren edizioa bete du aurten, lasterketen egutegian dagoeneko bere tokia egin duen proba honek eta aurten 179 korrikalarik amaitzea lortu dute. Ibilbidea laua da, aldapa bakarra nahiko hasieran topatzen dute kirolariak, Azken Portu goia auzora igotzean, eta hortik aurrera herriko auzo ezberdinak zeharkatuz jendez beteta zegoen Zigordia kalean amaitzen zuten.

Gizonezkoetan Ismailen atzetik joan den urteko irabazlea sartu zen, Yassine Bih. Bakioko korrikalariak joan den urtean ezarri zuen lasterketako marka hoberena (25:38) eta igandean garaileak ezin izan zuen denbora hori jaitsi, ez eta Yassine berak ere, 26:10en amaitu bai zuen. Hirugarrena Iñigo Macias Iruñatik zetorren korrikalaria izan zen 26:25eko denborarekin.

Emakumezkoetan Juneren atzetik sailkatu zen bigarren Mider Etxeberria (Villabona) 33:50ko markarekin eta hirugarren sailkatzen zen beste herritar bat, Elena Beristain, 35:06ko denbora eginaz.

Zarauztar onenak sarituak izan ziren podioan. Gizonetan Beñat Eizagirre, Tomas Agirre eta Peio Azkoaga izan ziren bizkorrenak eta nesketan lehen aipaturiko June eta Elenaren atzetik Maddei Zain sartu zen helmugan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco June Agirrezabalaga eta Ismail Chkhichekh garaile