Zarautz
Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrak nagusitu ziren binakako dantza txapelketanBederatzi bikotek hartu zuten parte astelehen arratsaldeko txapelketan, horietatik bost azpeitiarrak
Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek irabazi zuten astelehen arratsaldean Lege Zaharren Enparantzan ospatu zen helduen binakako dan-tza txapelketa. Epaimahaikoek hartutako erabakiaren arabera, azpeitiarrek 74 puntu batu zituzten; bigarren Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo-Sopela) sailkatu ziren 73 punturekin eta hirugarren Lezoko Ane Jaunarena eta Endika Osa 69 puntu osatuz.
Publicidad
Bederatzi bikotek hartu zuten parte Euskal Asteko egitarauaren barne ospatzen zen lehenengo dantza lehiaketan; laugarren Oriotik zetozten Bidatz Manterola eta Jon Alkain sailkatu ziren 63 punturekin; ondoren, Azpeitiako Ekain Uzkudun eta Iker Zabala, 62 punturekin; jarraian, baita ere Azpeitiako Hegoa Aizpuru eta Izaro Arandia (60,50 puntu). Zazpigarren, Jare Labaka eta June Izagirre, era berean Azpeitiakoak, 60 punturekin; segidan Zestoako Leire eta Iker Urrestilla (53 puntu); Iara Sustaeta eta Ane Lazarobaster azpeitiarrek 52,5 punturekin itxi zuten sailkapena. Azken orduko lesio batengatik, Julen Murgiondo Izagirrek eta Saioa Galarraga Pardinak ez zuten parte hartu
Bestalde, jantzi egokienaren saria Lezoko Ane Jaunarena eta Endika Osak eraman zuten.
Jendetza bildu zen astelehen arratsaldean udaletxeko plazan bikote hauek fandangoa eta arin-arina nola dantzatzen zuten ikustera eta esan bikote guztiek jaso zituztelarik ikuslegoaren txaloak, oso giro polita sortu zelarik. Nabarmentzekoa Azpeitiako ordezkaritza, izan ere parte har-tzaileen artean, erdia baina gehiago (bost bikote) Azpeitiatik etorritakoak baitziren. Pena, herriko bikoterik ez ausartzea. Ea datorren urtean...
Trikitixa jaialdia
Euskal Asteko egitarauarekin jarraituz, gaur, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Lege Zaharren enparantzan, Euskal Asteko Trikitixa jaialdia ospatuko da, dozena erdi trikiti talde igoko direlarik oholtzara. Aurreko urtetan txapelketa izan ohi zen baina partaidetza jeisten ari zela ikusirik, trikiti jaialdia egitea erabaki zen bere egunean. Gaurkoan ere ez da girorik faltako eta herritarrak animatzen dira udaletxeko plazara hurbildu eta trikiti doinuekin gozatzera.
Txapelketetara itzuliz, bihar, osteguna, 19:00etan, Lege Zaharren enparantzan, bikote gazteen dantza txapelketa izango da eta larunbatean,11:30ean, toki berean, aurresku txapelketa. Txapelketa batean zein bestean, lehenengoan 9 bikotek hartuko dute parte eta aurreskuan, beste 9 partaide izango dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión