Antzerkia eta kantuak uztartuz, Iparragirre bardoaren bizi pasarteak errepasatuko dira antzezpenean.

Iparragirre bardoaren bizipenak Modelo aretoan

Ostiral honetan, 'Iparragirre. Bihotzeko Jose Mai' musika eta teatroa uztartzen duen lana ikusteko aukera

ANTXON ETXEBERRIA

zarautz.

Miércoles, 16 de diciembre 2020, 00:24

Zarauzko kultur egitarauaren barne, datorren ostiral honetan, abenduak 18, arratsaldeko 19:00tan, Modelo aretoan, 'Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari' kontzertua aurkeztuko zaigu. Urretxuko bardoaren bizitzako pasarteak beste begirada batez ezagutzeko aukera, haren bizi-tzako zenbait emakumeen begiradaz. Musika eta teatroa, Iparragirreren kantak modernotasunez egokituta. Lan original bezain dibertigarria.

Publicidad

Iparragirre 1820an munduratu zen, beraz 2020 urte honetan sortu zenetik 200 urte ospa-tzen dira.Hori dela eta, bi kultur enpresa, Tanttanka Teatroa eta Demore Quartet eta kultur elkarte bat, Loraldia elkartu dira sormen-lan hau plazaratzeko asmoarekin.

Sustatuko duten sormena arte eszeniko eremuan kokatzen da. Teatro-lan honek kontzertu bat eskainiko du, Iparragirreren ekarpen musikala erdigunean kokatuko baitute. Bardoaren kantak moldaketa garaikidearen bidez aurkeztuko zaizkigu. Iparragirrek hamaika kanta bikain sortu zituen; horietako asko bi mende ondoren herriak kantatzen ditu maiz. Horrez gain, batzuk ereserki bihurtu dira. Beraz, arlo musikalak leku nabarmena izango du aurkezpenean.

Dramaturgiari dagokionez, Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeak bilduko dira eta sormenaren protagonistak (ama, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak...) izango dira. Emakume hauek Iparragirreren bizipenak ekarriko dituzte gogora eta euren begirada eskainiko digute. XIX. mendeko gizartea (gerra karlistak, emigrazioa, euskaltasuna...) islatuko da bardoaren bizi-pasarteak errepasatuz.

Teatro-lanaren gidoiari dagokionez, emakumeek Iparragirreri bidalitako eskutitzek osatuko dute aktoreen testua. Fikziozko eskutitzak izango dira eta idazki guztien artean Urretxuko bardoaren biziaren puzzlea osatuko da.

Publicidad

Hiru emakume izango dira aktore-kantari lanetan: Joli Pascualena, Ainara Ortega eta Ane Gabarain. Iparragirreren aulkian, berriz, Angel Unzu gitarra-jotzailea izango da. Aktoreek Iparragirreri bidalitako eskutitzak irakurriko dituzte eta baita bardoaren kantuak abestu ere. Beraz aktore-kantariak ditugu.

Anjel Unzuk, berriz, musika jarriko dio ikuskizunari gitarrarekin. Itzal luzeko musikari hau gitarra-jotzale bikaina da eta Iparragirreren sormen musikalari begirada garaikidea emango dio, zuzen-zuzenean joko duelarik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad