Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Igogailuan harrapatuta geratzen diren hiru protagonistak.

Zarautz

'Igogailu batean amaitu zen mundua' antzezlana, ostiral honetan

Jueves, 25 de septiembre 2025, 20:59

Ostiral honetan, iluntzeko 20:00etan hasita Modelo aretoan Amahiru konpainiak 'Igogailu batean amaitu zen mundua' izenburko antzezlana antzeztuko du.

Publicidad

Sinopsiak dioen bezala, «mundua amaitu da eta igogailu baten barruan harrapatu zaitu. An-tzezlanaren izenean esaten da. Spoiler handia da. Baina lasai, gure antzezlan berriaren hasiera besterik ez da».

Idoia eta Julen igogailu batean esnatzen dira. Ez dute ezer gogoratzen. Nola iritsi dira bertara? Zergatik ezin dira atera? Eskerrak igogailu konpainiako telefonistak laguntza bidali duen. Berehala aterako dituzte bertatik. «Bitartean, jarri eroso eta pentsatu galdu duzun bizitza horretan. Mundua amaitu da. Orain bizitza berri bat zain duzu. Agian dena pikutara bidali behar genuen zerotik hasteko».

Jon Ander Alonsok zuzentzen duen lan honetan, aktoreak Eneritz Sanchez, Iñigo Elosegi eta Iñaki Cid dira; atrezzoa Alvaro Ledesmarena; ekoizpena, Javi Arbillaga...

Sarreraren prezioa 6,5 eurotakoa da eta sarrerak Modeloko lehiatilan eskura daitezke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad