Zarautz
Hondartzako Futbol Txapelketako partidak lehen aldiz GetarianLehen faseko azken jardunaldia jokatuko da igandean baina aurrez, bezperan, Gaztetapen partida bat jokatuko da
80. edizioko Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketak berrikuntza bat dakar asteburu honetan. Lehen aldiz beste hondartza batean jokatuko da senior mutilen norgehiagoka bat eta Getariako Gaztetape izan da hautatua. Getariar taldeek betidanik jokatu izan ohi dute plaierotako lehia eta aurtengoan antolakuntzak inguruko herrietako zale eta jokalariei keinu bat egin nahi diete. Horregatik, Txapelketako ligako faseko azken jardunaldian, partida bat aurreratu egin dute eta larunbatean, 11:30ean Gaztetapen, partida interesgarri bat jokatuko da, bertakoa den Balearri-Astillero taldea eta Asergroup zarauztar taldea elkarren aurrean izango dira.
Publicidad
Plaierotako antolakuntzak erabaki honekin inguruko herrietako futbol taldeak erakarri nahi ditu datozen urteetara begira eta hau, pauso bat izan daiteke. Gainera partidak badu bere garrantzia, getariarrek lehen postuan amaitu nahi dute B multzoan eta Asergroup taldeak final zortzirenei ihes egin nahiko dio, kanporaketa hori ekidin nahian.
Igandean beste guztiak
Ligako azken jardunaldia denez, azken sailkapenak erabakiko du zeintzuk joango diren Liga fasera eta zeintzuk Kopara
Senior mailako bederatzigarren jardunaldi honek itxiko du lehen fasea eta erabakiko du, alde batetik, zein talde pasako dira Ligako fasera eta zeintzuk, bestalde, Kopa jokatuko duten.
Norgehiagoka interesgarriak izango dira asko, sailkapenean gauza batzuk erabakita badaude ere, beste asko igandeko jardunaldian geratuko dira finkatuta.
Partida hauek jokatuko dira igandean 12:00etatik aurrera, zelai bakoitzean:
Senior mutilak B taldean, Asti Pinturak-Tivoli-Naparrak norgehiagokak irekiko du jardunaldia, eta ondoren Euskalduna Taberna aurrean izango du SF Txanela. Azkenik, Izar Optika eta Kirkilla-Enea Jatetxea lehian izango dira. Atsedena multzo honetan Garcia Edari Banaketak izango du eta esan bezala beste multzoko partida larunbatean Getarian jokatzen da.
Senior neskak, Kebidek Itxas-Lur Taberna izango du aurkari, Lukas Ardotegia eta 310 Kepa Osteo lehian izango dira, Talai-Mendi Kanpina Euskalduna Tabernaren aurka egongo da, Euskal Parrilla-Shelter-Pukas izango da hurrengo partida, eta azkenik Orbela Taberna Kirkilla-Enea Jatetxearen aurka neurtuko da.
Publicidad
Senior mutilak A taldea: Dava Street Food, Arrano Tabernaren aurka, Ulacia Bidaiak Celso Castro izango du aurkari, ondoren Latz Tabernaren eta Telesforo Erretegiaren partida izango da, Pukas-Shelter eta Etxabe Confort izango dira lehian eta azkenik, Talai-Mendi Kanpinak Kosta Hortz Klinikarekin neurtuko da.
Kanpo markaketa Asti Pinturak taldeak egin beharko du eta horretarako taldekideak 11:00etan azaldu behar dute malekoiko egoitzara. Jardunaldiko epaile arduradunak talde hauek izango dira: 310-Kepa Osteo, Dava Street Food eta Etxabe Confort.
Publicidad
Multzoz multzo begirada bat botata, aurreratu daiteke nesken taldean Kebidek eta Orbela sailkatuta daudela baian Itxas Lur, Euskal Parrilla eta 310 Kepa Osteoren artean oraindik borroka egongo dela.
Mutilen A taldean Telesforo saikatuta dago baina atzetik gauza asko dago erabakitzeko igande goizean eta B taldeari dagokionez, hiru talde sailkatuta daude (Balearri-Astillero, Adsti Pinturak eta Tivoli Taberna) baino ondoren borroka dago.
Jardunaldi erakargarri baten aurrean gaude beraz, igande eguerdikoa, baino gogoratu Getariako Gaztetape hondartzan hasiko dela larunbatean eta hura ikustera ere joan daitekeela.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión