Borrar
Udaleko ordezkariekin elkartu ziren jokalari, teknikari eta zuzendaritzako kideak udaletxeko batzar aretoan, kanpoan ehunka lagun zain zeuden bitartean. ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarautz

Harrera beroa igo berri den futbol taldeari udaletxean

Larunbatean lortu zuten Hirugarren mailara igotzeko txartela baina igandean ospatu zuten

Lunes, 16 de junio 2025, 20:09

Larunbat arratsaldean herri barneko kaleak triatloiarekin beteta zeudenez, Zarautz KE futbol taldearenospakizunak igande arratsaldera atzeratzea erabaki zen. Eguerdian penaltika nagusitu ziren Getxo taldeari, araututako 90 minutuetan inork golik ez bai zuen lortu sartzea.

Igandeko 19:00etan txapeldun handiak bezala, kamioi gainean heldu ziren Lege Zaharren enparantzara eta bertan ehunka lagun zain zituzten lortutako balentria beraikein ospatzeko irrikan.

Udaletxera igo eta bertan udal ordezkariekin egon eta argazkiak atera ondoren, balkoira atera ziren zaleekin batera festa giroan murgiltzeko. Giro paregabea zen plazan.

Aitor Andreano izan zen lehena hitza hartzen eta bere esanetan ikusten zen nabarmen lortutakoak oso pozik utzi zituztela denak. Harro sentitzen zirela, «etxeko jokalariekin lortutako igoera baita, denak Zarauzko harrobian hasitako jokalariak».

Denis Gastañares bertsotan egitera animatu zen, zalantza batzu izan arren, bere garaian esandakoa bete zuen erdilari finak, eta Julen Manterolak partida guztietan babesa ematen dutenak izan zituen gogoan, etxean edo kanpoan jokatu arren. Belarrezko zelaia mantentzea ere eskatu zuen eta badirudi urtebetez gutxienez horrela izango dela. Hurrengo denboraldian 3ª RFEF mailaz gozatzeko aukera Astin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Harrera beroa igo berri den futbol taldeari udaletxean

Harrera beroa igo berri den futbol taldeari udaletxean