Zarautz
Goretti Beloki nagusi Gipuzkoako Bola txapelketanZelai Ondoko bolatokian lehiatu zen eta Jexux Atorrasagasti ere finalera sailkatu zen
Gipuzkoako Bola eta Toka Txapelketa ospatuko da Zarauzko Zelai Ondoko bolatokian joan den larunbatean Zarauzko Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Klubak antolatuta eta herriko ordezkaritzak oso maila ona eman zuen etxekoen aurrean.
Bolako txapelketan bai emakumezkoetan eta baita gizonezkoetan Klubeko ordezkaritza izan zen finalean eta Goretti Belokik txapela jantzi zuen. Jexux Atorrasagasti izan zen beste ordezkaria baina azpitxapeldun geratiu zen final gogor bat lehiatuta.
Goizeko bederatzitan, larunbat goizean, ekin zitzaion Zelai Ondoko bolatokian Gipuzkoako Bola eta Toka txapelketari. Aurrez partaideen arteko zozketa egin zen, txandak nola izango ziren erabakitzeko bi kiroletan.
Probintzia osotik etorritako bolari eta tokalariak tiradak egiten pasa zuten goiza, bolariak kanporaketak gaindituz eta tokalarien artean, sei fitxako sei tiradetan gehien jotzen zuena izango zen txapelduna. Arratsaldeko ordu biak inguruan amaitu zen txapelketa eta sari banaketari ekin ondoren gehienak lagunarteko bazkarira joan ziren.
Finalak oso lehiatuak izan ziren bi kategorietan. Finalean zortzi bola jaurti behar zituzten, eta gehien botatzen zituena txapelduna izango zen.
Emakumezkoetan, Ategorrietako Olatz Larrañaga eta Zarauzko Goretti Beloki aurrez aurre aritu ziren, eta azken bola jaurti arte ez zen txapelketa argitu, Goretti Beloki zarauztarraren aldeko 39-35eko emaitzarekin.
Gizonezkoetan Urnietako Benito Loitegik eta Zarauzko Jexux Atorrasagastik jokatu zuten txapela, oraingoan 40 - 36ko emaitzarekin, eta garaipena Benito Loitegi urnietarrarentzat izan zen.
Tokan, Antonio Amundarainek jantzi zuen txapela Jose Antonio Calvoren aurka berdinketa hautsi ondoren. Biek 12 ukitu lortu zituzten. Emakumezkoetan, lau ukituekin, Martxeli Kanflanka Ereñotzukoa izan zen txapela jantzi zuena.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.