Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Herritarrak zuzenean parte hartzea bultzatu nahi du Zarauzko EH Bilduk gai guztietan. AMAXKAR

Zarautz

Etxebizitzaren gaiari «berehala heldu diezaion Udalari presioa egiten jarraituko» du EH Bilduk

Udal gobernuaren «norabide falta» nabarmendu du koalizioak legealdi erdiaren balantzea egiterakoan, «Udalaren egoera ekonomikoa zaurgarria» gogoratuz

Lunes, 23 de junio 2025, 21:50

Zarauzko EH Bilduk agintaldi erdiaren balorazioa egin du eta datozen erronkak aurkeztu ditu. Gai ezberdinak jorratu dituzte bakoitzaren inguruan azalpenak emanaz.

Euren esanetan, «agintaldi honetan etxebizitzaren gaian hainbat pauso eman dira EH Bilduren bultzadari esker: 2023ko irailean, EH Bilduk etxebizitzari buruzko azterketa egitea eskatzen zuen mozioa aurrera atera zuen. 2025ean, berriz, Zarautz gune tentsionatu izendatzeko mozioaren alde bozkatu zuen. Nahiz eta Zarauzko Udalak oraindik ez dituen beharrezko neurriak hartu, gai honi berehala heltzeko presioa egiten jarraitzen du EH Bilduk, jarraipen estua bermatzearekin batera».

Turismoari eta merkataritzari dagokionez «mozio bat aurkeztu zuen EH Bilduk, apartamentu turistikoak arautzeko eskatuz, eta mozio hark ere aurrera egin zuen, PSE-EEren aldeko botoekin».

Kulturan, «Santa Klara komentua zenerako Kultur Faktoria proposatu zuen EH Bilduk, eta herriko dozenaka kultur eragilerekin erronda egin ondoren, sorkuntzaren ziklo guztiari erantzungo dion eta zarauztarren beharrak kontuan hartuko dituen proiektua uztartuz». Azken hilabeteetan, proiektu honen inguruan «Zarauzko Udalaren erabateko noraeza salatu du EH Bilduk, proiektuaren edukia kritikatuz eta aurrekontuaren igoera salatuz».

Beste gai batzuetan ere ekarpenak egin ditu EH Bilduk. Besteak beste, Euskal Astean, kirol sarietan eta hondartzako ordenantzaren berritzean, «batzuk soilik aipatzearren».

Era berean, «EH Bilduren aritzeko moduaren isla da koalizioaren eguneroko jarduna. Baita Zarautzen ere: herritarren eta herriko eragileen kezkak jasotzen eta erantzuten saiatzen da EH Bildu, eragile eta norbanako askorekin elkarlanean. Azken batean, horiek lantzen dituzte eta horiek egiten dituzte zarauztarron bizitza hobetzeko ekarpenak: zuhaitzen ordenantza bultzatzea, malekoiko lurra berritzea aldarrikatzea, hiribus zerbitzuaren jarraipen zorrotza egitea eta abar».

Azalpenak eskatuz

Azken asteetan, Urban Klima eta Villa Elizabethen proiektu urbanistikoen inguruan herrian sortu den arrabotsari eta kezkari erantzunez, azalpenak eskatu dizkio EH Bilduk Zarauzko Udalari, eta egoera salatu du, interes pribatuaren gainetik herritarren eskubideak eta interes publikoa lehenesteko eskatuz.

Udalaren kudeaketari dagokionez, EH Bilduk udal gobernuaren «norabide falta» nabarmendu du, «udalaren egoera ekonomikoa zaurgarria gogoratuz». EH Bilduk jakinarazi duenez, «aurreko urteetan egindako etxebizitza guztiek diru kopuru handia sortu bazuten ere, gaur egun Zarauzko Udalaren altxortegia hutsik dago, eta gainera mailegu bat eskatzeko aukera ere mahai gainean du udal gobernuak».

Udalaren kudeaketarekin lotuta, zera diote, «EH Bilduren aritzeko moduaren isla da urte hauetan oposiziotik egindako lana ere: eskua luzatuta eta oposizio eraikitzailea eginez, herritarren beharren eta eskaeren arabera beti ere. Horrek, noski, berarekin dakar alde bakarrez aritzeko ohitura errotuegia duen Udal Gobernuaren kontrola ere, herritarrei zor zaien gardentasuna bermatu ahal izateko». Hori ere giltzarria da EH Bildurentzat, eta aurrerantzean ere «udalaren kontuen jarraipen estua egingo duela adierazi du koalizioak, herritarrek horrela eskatzen dutelako».

Aurrera begira

Agintaldiaren bigarren zatiari dagokionez, hurrengo bi urteetan, «etxebizitza, Santa Klara, herritarren beharrei erantzungo dion turismo eredua eta euskararen sustapena» izango dira EH Bilduk bereziki landuko dituenak, beste gai batzuekin batera. Izan ere, koalizio abertzaleak argi dauka «beste eredu bat posible dela: herritarrek zuzenean parte hartzen dutena eta zarauztarren etorkizun hobea bermatzen duena».

Amaitzeko, koalizioak eskerrak eman dizkie «bidelagun izan dituen herritar guztiei» eta nabarmendu du azken urteotan herri batzarretan, bileretan eta bateko eta besteko ekimenetan parte hartu duten guztien ekarpena ezinbestekoa izan dela. Izan ere, publikoki ageri diren Zarauzko EH Bilduren hautetsien eta ordezkarien atzean «herritar ugariren lana eta konpromisoa» dagoela gogoratu du. Era berean, dei egin die EH Bildurengana hurbildu nahi duten herritar guztiei: «Ohi bezala, atea zabalik eta eskua luzatuta dugu edozein ekarpen egiteko, kezkaren bat adierazteko edo Zarautz hobe baten aldeko urratsetan bidelagun izan nahi duten guztientzat».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etxebizitzaren gaiari «berehala heldu diezaion Udalari presioa egiten jarraituko» du EH Bilduk

Etxebizitzaren gaiari «berehala heldu diezaion Udalari presioa egiten jarraituko» du EH Bilduk