Zarautz
Bi Enbatak bederatzigarren amaitu zuten Oriaren Traineru JaitsieranLarunbateko emaitza on hauei batu behar zaie gaztetxoek igandean Gipuzkoako Ergometro Txapelketan egindako lan bikaina
Zarautz Arraun Elkarteak asteburu lanpetua izan du. Ibaian lortu dituzten emaitzak ikusita, prestaketan ondo dabiltzala erakusten dute. Oriaren XXXI. Traineru Jaitsieran, larunbat arratsaldean, senior mailako bi ontziak lanean izan genituen, emakumezkoen eta gizonezkoen Enbatak. Biak emaitza berbera lortu zuten, bederatzigarren sailkatuz.
Publicidad
Emakumeak izan ziren lehenak beraien lana burutzen eta Saikola eta Orio arteko 4.000 metroak 14:31:86ko denboran egin zuten, Arraun Lagunak irabazlea baino 46 segundo gehiago erabiliz.
Gizonek 6.000 metro egin behar zituzten Mapil/Aginaga eta Orio artean eta 20:34:92eko denbora erabili zuten Orio irabazlea baino 53 segundo gehiago. Bi traineruak KAE-1 eta ETE ligetako talde onenekin dabiltza lehian nahiz eta oraindik denbora asko falta denboraldi ofiziala hasteko.
Lukas Flores ergometroan
Traineruak ondo ibili baziren bezperan, igandean, Gipuzkoako Ergometro Txapelketan, ZAEk ordezkaritza izan zuen lau gaztetxoren partaidetzarekin. Bereziki aipagarria Lukas Flores Amaro arraunlaria, infantil mailan txapeldun izan baita (3:37:00). Maila berean Jon Yurrita laugarren sailkatu zen (3:51:02) eta Beni Errazkin, zazpigarren (4:06:05). Kadete mutiletan, Imanol Iruretagoiena dominetatik gertu geratu zen, segundo gutxietara; bosgarren izan zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión