Borrar

Zarautz

Datorren larunbatean, urriak 18, Koadrila Eguna ospatzen da

A. E.

Zarautz.

Ostirala, 10 urria 2025, 20:13

Comenta

Datorren larunbatean, urriaren 18an, aurtengo Kuadrilla Eguna ospatuko da Zarautzen. Beraz, blusak prestatzen joateko garaia. Egitaraua hiru gunetan banatuta egongo da, aurreko urteetan izandako eskaerak kontuan hartuta, helduek Salbideko zein Lege Zaharren enparantzako puzgarrietan ibiltzeko aukera izango dutelarik.

Eguna Vista Alegreko goitibeheren jaitsierarekin hasiko da, 11:30ean, eta, hortik aurrera, egun guztia iraungo duen programa zabala. Besteak beste, Iratzar Erromeriaren emanaldia Musika plazan, 21:30ean, eta Xiberoots talde zuberoarraren kontzertua gaueko 23:30etan, Munoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Datorren larunbatean, urriak 18, Koadrila Eguna ospatzen da