Dantzari txiki eta gaztetxoak, biharkoan herriko kale, plaza eta txokoetan ibiliko dira dantzan. ETXEBERRIA

Zarautz

Dantzari haur eta gaztetxoak izango ditugu nagusi igandean, Haurren Euskal Jaian

'Agintariarena' eta 'Agurra' dantzatuz emango diote hasiera egitarauari goizeko 11:00etan, Munoan

Viernes, 5 de septiembre 2025, 20:28

Dantzari txiki eta gaztetxoak izango ditugu protagonista bihar, igandea, Zarautzen, Haurren Euskal Jai egunean. Herri desberdinetako haur dantzariak bilduko dira herrikoekin batera, egun zoragarri bat igaro-tzeko asmoarekin.

Publicidad

Dantzari guztiak goizeko 10:30ean dute hitzordua Munoan eta eguneko egitarauarekin hasteko, 11:00etan, dantzariek 'Agintariarena' eta 'Agurra' dantzatuko dituzte denek batera, kalez kale abiatu aurretik. Kalejiran Imanol Urbieta Musika Eskolako txistulari eta trikitilariekin ibiliko dira, herriko plaza eta txokoak alaituz. Eguerdiko 12:45ean, dantzarien emanaldia egingo da Munoan; kasualitatez eguraldi txarra egin ezkero, emanaldia kiroldegian ospatuko litzateke. Eguerdiko 13:30ean, haurrak Zarauzko familietan banatuko dira, bazkaltzera joateko (etxeetan, soziedadetan, jatetxeetan ...).

Bazkaldu eta indarrak errekuperatu ondoren, 17:30ean kalejira egingo da Musika Plazatik Iñurritzara, buruhandi, erraldoi, Zarautz TRIK eta Ustekabe txarangarekin. Dantzariek eta haur txikiek Iñurritzan pasako dute arratsaldea. Batetik, Iratzar taldearekin erromeria izango dute eta, aldi berean, puzgarriak ere izango dituzte arratsaldean zehar; egunekoarekin amaitzeko, 20:00etan, berriro kalejira Iñurritzatik Musika Plazara.

Hori bihar izango da, baina, gaur, gogoratu, Euskeraren Eguna dugula eta, besteak beste, goizetik, 11:00etan Euskeraren aldeko lasterketa izango dela Musika Plazatik abiatuta, 11:30ean, udaletxeko plazan, aurresku txapelketa eta, ondoren, 14:30ean, bazkari herrikoia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad