Aimar Sorazu zarauztarra kantuan, kanporaketa saioan. AMAXKAR

Zarautz

Bertsolari Gazteen Lizardi Sariaren finala, ostiral honetan Modelo aretoan

Kanporaketetan txartela lortu duten sei bertsolari arituko dira finalean, tartean Aimar Sorazu zarauztarra

Jueves, 4 de septiembre 2025, 20:17

Bi kanporaketak lehiatu ondoren, ostiral honetan, gaueko 22:00etatik aurrera, Modelo aretoan Bertsolari Gazteen XLIX. Lizardi Sariaren finala ospatuko da. Sarrera doakoa izango da eta gonbidapenak gaur bertan ordubete lehenago Modeloko leihatilan eskuratu daitezke. Finalerako zuzeneko txartela lortu zuten bertsolariak, hau da, kanporaketetan puntu gehien lortu zituztenak, Elixabet Etxandi (Izpura, Akitania) eta Irati Alcantarilla, hau ere iparraldekoa, (Urruñakoa) izan ziren.

Publicidad

Beste lau bertsolariak puntuaketagatik sailkatu ziren eta gaur gaueko finalean izango dira: Iker Ormazabal 'Tturko' (Hernani); Janire Arrizabalaga (Gernika-Lumo); Maddi Agirre (Gasteiz) eta 2001 urtean jaiotako Aimar Sorazu Roteta zarauztarra.

Bihar, Euskaraz Bizi Eguna

Bihar, larunbata, Euskaraz Bizi Eguna ospatuko da eta egitaraua zabaltzeko, ohitura den bezala, goizeko 11:00etan eta AEK antolatuta, Euskararen aldeko lasterketa ospatuko da, Musika Plazatik abiatuta. Parte hartzaileek herrian zehar 4-5 kilometrotako bira bat egin beharko dute, helmuga ere Musika Plazan izango delarik.

Jarraian, 11:30ean, Lege Zaharren enparantzan, XXXVII. Aurresku Txapelketa iragartzen da. Bederatzi dantzari izango dira oholtza gainean, ondorengoak hain zuzen: Naia Amorena Estanga (Astigarraga); Mattin Etxebeste Sanzberro (Oiartzun); Ane Jaunarena Cereijo (Lezo); Irati Olaizola Goñi (Legazpi); Garazi Zabaleta Pastor (Errenteria); Danel Castillo Arbona (Pasai Donibane); Iker Zabala Etxeberria (Azpeitia); Julen Lertxundi Martín (Asteasu) eta, Amaia Azpeitia Osinalde (Legazpi).

Eguerdia eta gero, 14:30ean, euskararen aldeko herri bazkaria antolatu du Musika Plazan Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Bazkaria eta gero elektrotxarangak girotuko ditu Musika Plaza eta inguruak eta 18:00etan, Amalur parkean, Gipuzkoako XXVI. Artzain txakur txapelketa izango da, Jose Luis Saizar gogoratuz, bera izaten baitzen antolatzaile nagusia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad