Zarautz
Bertso musikatuen emanaldiak zabalduko du ostegun honetan Bertso-AsteaEmanaldia gaueko hamarretan hasiko da Torre Luzeako parkean Motxian eta Etxebeltzeko bertsolariekin
Zarauzko Motxian-Etxebeltz bertsogunearen aurtengo Bertso-Astea ostegun honetan zabaldu eta larunbata bitartean jarraituko du. Hasteko, gaueko 22:00etan, bertso musikatuen emanaldia izango da Torre Luzeako parkean, bertsotan aritzea gogoko duten hainbat herritarrekin. Antolaketa taldeak aulkiak jarriko ditu bertsoak lasai eserita entzun ahal izateko.
Publicidad
Egitarauak ostiralean jarraituko du, bertsoa eta herri kirolak saioarekin, 18:30ean, Frontoi txikian, Motxian-Etxebeltz artean eta ondoren, gaueko 22:00etan Basarri bertsopaper-sariaren banaketarekin Torre Luzeako parkean. Eguneko ixteko, bertso-desapiyua izango da, Motxian-Etxebeltz, gai jartzailee lanetan Amaia Urbietarekin.
Larunbatean, azkenik, Bertso Eguna, goizeko 10:30ean, Musika-plazan, hamaiketakoa izango dute bertsolari guztiek eta, ondoren, kalez-kale Txepelketa eta, ondo bukatzeko, bazkaria Urpekoak elkartean.
Bertsoetarako zaletasuna duen edornor gonbidatu dute antolatu dituzten ekitaldietan parte hartzera.
Maddalen Arzallus
Maddalen Arzallus bertsolari hendaiarraren bertso sorta izan da 41. Basarri Bertsopaper Lehiaketaren sariduna. Epaimahaiak aho batez erabaki du 'Santa Mañako alaba zinan' bertso sorta saritzea. Unai Muniain, Nahikari Gabilondo eta Andoni Egaña aurtengo sariaren epaimahaikideek honako hitz hauekin arrazoitu dute Arzallusen lana: «garai bateko amona baten bizimodua era hunkigarri eta sinesgarrian islatzen du bertso sortak dira, bere bilobaren ahotik. Naturari loturiko bizialdi bat era naturalean aurkeztu du. Garai hura entzun, ikusi, ukitu eta usaindu egin daiteke bertso hauek kantatzean. Eta horretarako erabili dituen neurri-doinuak ezin egokiagoak dira: zortziko handi klasiko bat».
Aurtengo edizioan, guztira, 15 lan jaso dira, askotariko gaiak jorratu dituztenak. Bestalde, azpimarratzekoa da azken 41 edizioetan, saria jasoko duen hirugarren emakumezkoa izango dela Arzallus. Aurretik, Ane Labakak eskuratu zuen 2012an, eta Alaitz Sarasolak, aldiz, 2014an.
Publicidad
Esan bezala, txapela bihar jasoko du Maddalen Arzallusek, zehazki, Bertso Desapiyuaren aurretik, gaueko 22:00etan. Txapelarekin batera, 1.800 euroko saria jasoko du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión