Zarautz
Amaitu da Natur AsteaIgandeko perretxiku erakusketarekin amaitu zen urtero garai honetan Arkamurka Natura Elkarteak antolatzen duen Natura Astea. Aurtengo egitaraua benetan aberatsa izan da, hitzaldi, dokumental eta erakusketarekin, beti ere naturaren aldeko kontzientzia indar-tzea duelarik helburu. Besteak beste, klima-aldaketaren eragina, espezie inbaditzaileak, turismoaren presioa eta mendiko kirolen inpaktua gaiak aztertu dira eta azken egunean, perretxiku zale ugari bildu zen Merkatu Plazako erakusketa bisitatzen.