Zarautz
Altxa! 25 saioa Malen Monasterio eta Marcos Ruiz pultsolarientzatMalekoiko Dama parean egun osoan ikuskizuna eman zuten ZKE Halterofilia klubak antolatuta
Joan den larunbatean egin zuen ZKE Halterofilia klubak urtero garai honetan antolatzen duen ospakizuna, Altxa25! izendatua aurten, 3 urte ondoren berriz ere Zarauzko malekoian eskaini zena. Aurtengoan lekuz aldatuta eta oholtza Damaren ondoan kokatuta, egun osoan egon zen Zarauzko kluba txapelketaz gozatzeko aukera ematen.
Goizean goiz muntaia egin eta goizeko 11:30ean hasi zen gizonezkoen txanda, bertan 7 pultsularik parte hartuz. Haien atzetik herriko gazteenen txanda iritsi zen, urtean zehar lantzen duten teknikaren erakusketa eginez. Arratsaldean, berriz, 16:00etan neskek hartu zuten erreleboa, bertan izanik iazko 15 urte azpiko ligaren irabazle izan ziren neska taldea, beste hainbat taldekidez inguratuta.
Azkenik, euri artean, arratsaldeko 17:45ean txanda mistoa hasi zen, bertan munduko txapelduna den Marcos Ruiz kataluniarrak, europako domina irabazle izan den Naroa Arrasate nafarrak, europan eta mundu mailan ibilia den Eki Lizaso donostiarrak eta oraintxe bertan Espainiako txapeldun bihurtu den Malen Monasterio zarauztarrak parte hartu zutelarik, besteak beste. Bertan pisu eta maila altuko altxaldiak ikusi ahal izan ziren, txanda Marcos Ruizen 200 kiloko jasotze-altxatzearekin amaiturik, ikuslegoaren txalo zaparrada jasoz.
Txapelketa amaiturik, gizonezkoen eta emakumezkoen bi pultsulari hoberenei sariak eman zitzaizkien, bigarren Eki Lizaso eta Naroa Arrasate geratuz, eta lehenengo Marcos Ruiz eta Malen Monasterio. Baita ere Leoneko CAReko bisitariei eskerrak emateko klubaren oroigarria eman zitzaien.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.