Usurbilgo Kulturguneak ekin dio ikasturte berriari
Usurbilgo Kulturguneak ikasturte berriari hasiera eman zion atzo. Potxoenean bildu ziren, arratsaldeko 18:00etan. Azaldu dutenez, ikasturte berrirako helburuak finkatzea izango da bileraren helburu nagusia. Herriko kulturzale, sor-tzaile, antolatzaile zein komunikatzaile oro gonbidatu dute bilerara: «Denon artean elkar lagunduz gehiago lortu ahal izango dugu».
Publicidad
Ekainean aurkeztu zuten Usurbilgo Kulturgunea, kultur azokaren bidez: arte disziplina ugaritako herritarrek bat egin zuten bertan. Kulturaren bueltan lanean aritzen diren herritarren arteko elkarlana bultza-tzea da Usurbilgo Kulturgunearen helburu nagusia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión