Borrar
Usurbilgo udalbatzak aho batez onartu zuen bi etxebizitzak uztea.
Usurbil

Udalak bi etxebizitza eskainiko ditu Ukrainako errefuxiatuak hartzeko

Errusiako Gobernuak Ukrainan egindako ekintza militarra arbuiatzeko adierazpen instituzionala onartu du

JOSU ARANBERRI

Osteguna, 24 martxoa 2022, 00:01

Comenta

Usurbilgo udalbatzak aho batez onartu zuen, ezohiko osoko bilkuran, Errusiako Gobernuak Ukrainan egindako ekintza militarrak irmotasun osoz arbuiatzeko adierazpen instituzionala. «Errusiako Gobernuaren oldarraldia justifikaziorik gabeko erasoa da, inoiz ez bezalako larritasuna duena, eta nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabarmena, segurtasun globala eta egonkortasuna arriskuan jartzen dituena». Erasoak eragindako hildakoak, zaurituak eta alde egiten ari direnak gogoan hartuta, hainbat eskakizun egin eta bere baliabideak ere eskainiko ditu udalak: bi etxebizitza eta laguntza lerro bat.

Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak jakinarazi zuenez, udala harreman etengabean dago Eusko Jaurlaritzako Migrazio sailarekin, CEAR elkartearekin eta Gurutze Gorriarekin. Azaldu zuenez, egoera ez da erraza, oso aldakorra baita egun batetik bestera, eta koordinaziorako zailtasunak daude; zentzu horretan, antolaketa on baten beharra nabarmendu du. «Guk oraindik ez dugu argibide zehatzik ez eskaera zehatzik jaso. Badakigu zenbait familia etorri direla Ukrainatik, harremanetan nago haiekin, baina kasu honetan Migrazio Sailari dagokio honen koordinazioa, eta haien argibideen zain gaude. Epe luzerako harreraz hitz egiten ari gara, eta, beraz, beharrezkoa da ondo antolatzea».

Onartutako adierazpen instituzionalaren arabera, udalak irmotasun osoz arbuiatzen ditu Errusiako Federazioak Ukrainan egindako ekintza militarrak, nazioarteko zuzenbidearen urraketa larria dakartenak. Justifikaziorik gabeko erasoa da, eta Europako segurtasuna eta egonkortasuna ahultzen ditu eta borrokak berehala gelditzeko eskatzen du, eta armada errusiarra Ukrainatik erabat erretiratzeko. Ukrainaren subiranotasuna eta lurralde-osotasuna erabat babesten eta errespetatzen ditu eta deia egiten du Minskeko akordioetara itzultzeko

Ukrainari eta hango herriari erabateko elkartasuna eta estimua adierazten die. Bizien galera deitoratzen du, eta atsekabe sakona agertzen du, biktimengatik eta herritarren alferrikako sufrimenduarengatik. Sentimendu hori Usurbilen bizi den komunitate ukrainarrari ere helarazi nahi dio. Horrez gain, Europar Batasunari eskatzen dio beharrezko laguntza finantzarioa eta humanitarioa eskaintzeko Ukrainari eta Ukrainako herriari, nazioarteko komunitate osoarekin koordinatuta. Udalak irmo eskatzen dio ere Errusiako Federazioari, nazioarteko legedia errespetatzeko.

Europar Batasunari, Estatu espainiarrari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die, ahalik eta azkarren antolatzeko, eraso militar hori eragiten ari den errefuxiatuak ahalik eta baldintzarik onenetan hartzeko. Eta agintari eskudunen esku jartzen du Usurbilgo Udalak bi etxebizitza, behar izanez gero Ukrainatik iristen diren errefuxiatuen esku uzteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak bi etxebizitza eskainiko ditu Ukrainako errefuxiatuak hartzeko

Usurbil: Udalak bi etxebizitza eskainiko ditu Ukrainako errefuxiatuak hartzeko