Txokoaldeko zubia itxita egongo da bihar goizean
Zubiaren erdiko bi zutabeen artean trabatuta dauden egurrak kenduko dira
JOSU ARANBERRI
usurbil.
Martes, 25 de enero 2022, 00:23
Bihar, urtarrilaren 26an, Txokoaldeko zubia itxiko du Ura Agentziak, garbiketa lanengatik: zubiaren erdiko bi zutabeen artean trabatuta dauden egurrak kentzea du helburu. Udalari jakinarazi diotenez, 08:00etatik 14:00etara bitartean egingo dituzte lan horiek, eta, beraz, tarte horretan itxi egingo dute zubia. Izatez, hilabete hasieran egitekoak ziren lanok, baina euriteak tarteko bertan behera utzi behar izan zituzten.
Publicidad
Bestalde, 2021eko abenduaz geroztik, hutsik dago udal-aparejadore eta zerbitzu eta mantenu saileko buruaren postua, eta hori betetzeko prozesua abiatu du udalak, Lanbideren bidez. Eskaintza argitaratu berri du Lanbidek, eta bost egun naturaleko epea izango dute interesdunek Curriculum Vitae-ak aurkezteko: bihar urtarrilaren 26ra arte, hori barne. Lanaldi osoko postua izango da, gehienez 3 urterako. Bide batez, eskaintzaren bidez, lan poltsa ere sortuko du.
Interesdunek, ezinbestean, arkitekto teknikoa edo aparejadore ikasketak izan beharko dituzte. Horrez gain, 4. Hizkuntza Eskakizuna dutenak lehenetsiko dira, nahiz eta 3. dutenak ere onartuko diren. Puntuaketak administrazio publikoko esperientziaren bidez egingo dira.
Udalak oinarrietan zehaztu duenez, merituak baloratzeko Lanbideko curriculuma hartuko da kontuan: eguneratu gabe egongo balitz, hortik kanpoko bestelako merituak baloratu ahal izateko, hautagaiek pertsonalgoa@usurbil.eus helbide elektronikora bidaliko dituzte curriculuma eta lan esperientzia baloratzeko ezinbestekoak izango diren Gizarte Segurantzak emandako bizitza laboral eguneratua eta administrazio publikoak emandako ziurtagiriak.
Behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, hiru egun balioduneko epea ezarriko da, emaitzak berrikusteko eta erreklamazioak aurkezteko, iragarkia udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Erreklamaziorik ez balego, zuzenean behin betikotzat joko dira; bestela, aztertu eta emaitzak berrikusiko dira, bere kasuan, eta behin betiko emaitzak argitaratu.
Publicidad
Informazio gehiagorako, udaleko idazkaritza sailera jo daiteke, 943371951 telefonoan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión