Usurbil
San Esteban kaleko goiko zatia berritzeko lanak amaitu diraZorua erabat berdindu dute eta lau eserleku jarri dituzte, oinezkoentzako irisgarriago eginez, izan ere autoek ezin dute bertatik pasa oraingoz
El Diario Vasco
USURBIL.
Larunbata, 15 uztaila 2023, 22:25
San Esteban kalea eraberritzeko lanak amaituta, oinezkoentzako irisgarriagoa da orain. Izan ere zorua erabat berdindu dute eta lau eserleku jarri dituzte. Gainera, aurrerantzean oinezkoek izango dute lehentasuna, izan ere Oraingoz, autoek ezingo dute bertatik pasatu, galtzada-harriak erabat finkatu arte.
Obraren kostua 196.800 euro ingurukoa izan da, baina aurrekontuaren zati handi bat, %86 inguru, dirulaguntza baten bidez finantzatuko da: udalak 169.000 euro jaso ditu kalea oinezkotzeko obrengatik.
Lehen fasea
San Esteban kalea bere osotasunean berritzeko proiektua idatzia du udalak, baina kalearen goiko zatia soilik berritu du oraingoz.
Beste zatia, San Esteban kalea tren geltokirako zubiarekin lotzen duena, tren geltoki berriko obrak amaitzean egingo dute. Izan ere, San Esteban kalearen zein tren geltokiaren obrek bat egin dute denboran, eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltze aldera, bi proiektuak uztartu eta bigarren zatia ondoren egitea erabaki dute.